Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzen eta bertara hurbiltzen laguntzeko eta sektore horrek nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko, Hazi fundazioak, Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak norgehiagoka arautzen dituzten Oinarriak publikatu direla jakinarazi gura du.

Bekok 2020LGPri jarraituz eta FEADER funtsek %80an kofinantzatuta daude.

 

Onuradun izan daitezke:

1/ Gaztenek 2020 prozeduran inskribatuta dauden pertsonak.

2/ nekazari gazteak.

3/ lehen sektorean hasten diren 41 urtetik gorako pertsonak.

4/ Elikagaien enpresaren arloko proiektuarekin ekin nahi duten personak, zein lehenengo sektoreko proiektua ekoizpenaren eraldaketarekin dibertsifikatu nahi dutenak.

HAZIk 100.000€ bideratuko ditu hirugarren deialdi honetarako.

Bekaren iraupena 3 eta 6 hilabete bitartekoa izan daiteke.

Gutxienez 25 orduz gehienez 40 ordu astean.

Denboraldi horretan zehar 700€ arte jaso ditzakete hilabetero.

Eskaera aurkezteko epea 2018 ko uztailaren 9an amaituko da.

Oinarriak

Beka eskaera egiteko fitxa

Enpresaren onarpen conpromisoa

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31