Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Zuengana jotzen dugu jakinarazteko, ikastetxeetan 2019-2020 ikasturterako izena emateko epea laster hasiko dela eta Udalak Etxaurren Ikastolaren aldeko apustua egiten duela honako arrazoi hauengatik:

  • Ikastetxe publiko eredugarria da, hezkuntza euskaraz, D ereduan, eskaintzen duena; izan ere, hori da gure udalerriko hizkuntza eredua gaur egun.
  • Ume bakoitzaren neurrira irakasten du kalitate handiz. Metodologia aktiboa du ikasleen gaitasunak sustatzeko, hasiera-hasieratik autonomoak izaten lagunduz.
  • Ikastetxea leku zoragarrian dago, inguruan dituen paisaia eta naturaren aberastasunari dagokionez. Horrek ingurumeneko inplikazioa areagotzen du.

      Horregatik guztiagatik animatu nahi zaituztegu zuen seme-alabak Etxaurren ikastolara eramatera.

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu ikastolara bertara (945 18 70 00), atsegin handiz erantzungo dizuete.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31