Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Udalak, biribilgune eliptikoa kentzean eta aparkatzeko plaza kopuru gehiago eskaintzean oinarritutako Luiaondoko Padura kaleko egokitzapen lanak bukatutzat eman berri ditu.

Hobekuntza proiektua, Padura auzoko barneko bidea, norabide bakarreko bide bihurtzean oinarritu da. Sarbidea RENFEko geltokiko bidetik eta irteera beste aldetik egingo da.

Halaber, Padura kaleko biribilgune eliptikoaren inguruan aparkatzera bideratutako espazioak atonduta, bidea zabalago izan dadila lortu da eta larrialdietarako zerbitzuak- hala nola, suhiltzaileak, anbulantziak, etab.- ez dute arazorik izango kalea zeharkatzeko.

Era berean, baliorik ez izateagatik, kalean zegoen biribilgunea kendu da. Eta kentzearen ondorioz libre geratu den tokian, aparkatzeko 20 plaza berri egin dira bidearen alde bietan, horietako 3 desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

Proiektuak, gainera labandera faltak eragindako arazoarekin –bide osoan zehar eta oinezkoen pasalekuetan ura pilatzearekin- bukatzea ahalbidetu du. Horretarako alde bietako zorua fresatze lanak egin dira.

LEADER europar funtsaren laguntza lerroak diruz lagunduta

Padura kalea egokitzeko proiektuaren aurrekontua 188096,77 eurokoa zen. Aiarako Udalak, 2017 urte bukaeran, eskaera aurkeztu zuen LEADER europar funtsaren laguntza lerroari. Eskaerak azkenean diru-laguntza eskuratu du eta proiektuaren kostuak eragin txikiagoa izango du udaleko diru-kutxan.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31