Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Produktuen erakusketan eta salmentan parte hartzeko oinarriak:

  1. Izena emateko epea: apirilaren 15tik maiatzaren 9era bitartean, biak barne. Ez dira onartuko epez kanpo egindako izen-emateak.
  1. Erakusketa maiatzaren 15ean izango da, eta produktuak 9:00etarako jarrita egon beharko dira.
  1. Artisau bakoitzak gehienez ere 2 kiosko izango ditu (gutxi gorabehera 2 metrokoak), Aiarako Udalak jarriko ditu kioskook Vital Kutxaren laguntzarekin. Berezko kioskorik ez da onartzen.
  1. "Txosna" bat bakarrik jarri ahal izango da bere egiturarekin. Egotekotan eskaera bat baino gehiago esleituko da zozketagatik, oinarri hauen 10 puntuan ezarritakoaren arabera.
  1. Kiosko bakoitzeko 10 €-ko zenbatekoa ordaindu beharko da kontu zenbaki honetan:

Kutxabank: ES 46 2095 3258 23 1095221627

            * Jarduera honetara etorri ezean, ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa.

  1. Izena emateko unean, kiosko bakoitzeko honako dokumentu hauek aurkezten dituzten artisauak egongo dira inskribatuta:

            - Guztiak. Betetako eskaera.

            - Elikagai produktuen erakusmahaiak:

                 Eusko Jaurlaritzaren Osasun Erregistroko ziurtagiriaren fotokopia.

                 Postuan dauden pertsonen elikagaiak manipulatzeko txartelaren fotokopia.

                 Ordainketaren frogagiria.

           - Elikagaiak ez diren artisautza produktuen erakusketariak:

                Ordainketaren frogagiria.

           * Dokumentazio hau udaletxean aurkeztu beharko da aurrez aurre, posta arrunt bidez, posta elektroniko bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) edo fax bidez (945.39.93.31).

  1. Aurreikusitako epean dokumentu hauek guztiak aurkezten ez dituzten artisauen inskripzioak ez dira jasota geratuko.
  1. Egiteko jarduera estaltzen duen erantzukizun zibileko aseguru poliza bat kontratatuta izatea.
  1. Erakusketa eta salmenta produktuen araudi erregulatzaileak eskatutako baldintzak biltzea.
  1. Artisautza produktuen erakusketa eta salmentarako ordena eta parte hartzea, kiosko libreak baino eskaera gehiago egotekotan, zozketa bidez erabakiko da Aiarako udaletxean maiatzaren 10n, 12:00etan. Ez da inolako erreklamaziorik onartuko.
  1. Parte hartu nahi duen pertsona orok oinarri hauetan aipatutakoari heldu beharko dio.
Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31