Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

IZENA EMATEKO ETA MATRIKULATZEKO EPEAK

Aurten ikastaroak lau hilekoak izango dira. Lehen lauhilekoa urrian hasi eta urtarrilean amaituko da, eta bigarren ikastaroa otsailaren 1ean hasi eta maiatzaren amaieran bukatuko da.

Lehen lauhilekoan parte hartzen dutenek lehentasuna izango dute bigarren lauhilekoan plaza lortzeko, betiere lehen lauhilekoan % 70etik gorako asistentzia izan badute.

Matrikulatzeko epea irailaren 2ko (astelehena) 09:00etan irekiko da, eta irailaren 16ko (astelehena) 14:00etan bukatuko da.

Eskaera aurrez aurre edo Aiarako Udalaren webgunean (www.aiarakoudala.eus) egin ahal izango da, horretarako jarri den plataforman. Pertsona bakoitzak izena emateko orri bat bete beharko du ikastaro bakoitzeko.

Ikastaroak urriko lehen astelehenean hasiko dira (urriak 7). Komeni da begiratzea ikastaro bakoitzari zein egun dagozkion.

Udalak soilik abisatuko die ikastaro batean onartu ez diren pertsonei edo, ikastaro bat aurrera ateratzen ez bada, ikastaro horretan izena eman duten pertsonei.

Plaza kopurua mugatua da, eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da.

Udalerriko edo beste edozein herritako edozein pertsonak eman ahal izango du izena. Hala ere, lehentasuna izango dute Aiaran erroldatuta daudenek. Eta erroldatuta ez daudenek libre gelditzen diren plazak lortu ahal izango dituzte.

Ikastaroa aurrera atera dadin, erroldatutako 8 pertsonak egon beharko dute taldean gutxienez.

Ikastaroa formalizatzen denean pasatuko da ordainagiria. Eta egun hori igarotakoan ez da itzuliko ikastaroaren kostua.

Ikastaroaren erabiltzaileren bat 14 urtetik gorako ikaslea bada edo lanik gabe badago, tarifa murriztua aplikatuko zaio. Egoera horiek frogatzeko, dagokion txartela aurkeztu beharko da matrikula formalizatzen den unean.

Pertsona bat ikastarora joan ez eta ez badu justifikatzen, edo ez bada joaten gutxieneko eskola kopuru batera, plaza galduko du.

Ikasleek konpromisoa hartzen dute udal-instalazioak behar bezala erabiltzeko eta lokalak garbi eta txukun mantentzeko.

Material pertsonalak hondatu edo galduz gero, Udala ez da horren erantzule izango.

                                                      

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31