Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Zorroza S.L., Murga industrialdeko Hondakinen Kudeaketa enpresan  lan- istripuan   langile   bat   hil   ondoren,   Aiarako   Udaleko   Bozeramaileen Batzordeak honako gogoeta hauek egitea erabaki du aho batez:

ERABAKI DU:

Lehena. Aiarako Udalak salatu du langile bat  hil dela lan istripu tragiko batean Zorrotza S.L. Hondakinen kudeaketa enpresan, Murgako industrialdean.

Bigarrena. Aiarako Udalak doluminak helarazi nahi dizkie langilearen familiari, lagunei eta lankideei.

Hirugarrena. Aiarako Udalak bat  egiten du istripu hilgarria salatzea eta hildakoaren familiari  elkartasuna eta  babesa  adieraztea helburu duten ekimenekin, eta dei egiten die Aiarako herritarrei horietan parte hartzera.

Laugarrena. Era  berean,  azken hilabeteetan eskualdeko hainbat bizilagunek lan istripuetan izandako heriotzak berriro salatu nahi ditugu, eta Euskadiko lan agintaritzari, Osalani, gertatutakoa argitzeko beharrezko bitarteko guztiak jar ditzala eta  dagozkion neurriak har ditzala eskatzen diogu.

Bosgarrena. Berriro diogu langileen osasuna  eta  segurtasuna  babesteko neurri guztiak bermatu  behar direla, eta enpresetako,  administrazioetako eta  langileen  agente   guztiek  neurri  horietan  gehiago  inplikatu  behar dutela, lanetik bizirik itzultzeko eskubidea bermatzeko.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31