Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak astearte honetan argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak Euskadi osorako ezarritako murrizketa berriak, alarma egoera berria indarrean sartu ostean eta COVID-19k eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko helburuarekin.

Hauek dira neurri berriak:

1- 23:00etatik 06:00etara gauez zirkulatzeko askatasuna mugatzea. Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan aurreikusitako jarduerak egiteko bakarrik zirkulatu ahal izango dute pertsonek erabilera publikoko bideetatik edo espazioetatik.

Hau da, sendagaiak, osasun-produktuak eta premia handiko beste ondasun batzuk erosteko; osasun-zentroetara joateko; larrialdiengatik albaitaritza-zentroetara joateko; lan-, lanbide-, enpresa-, erakunde- edo lege-betebeharrak betetzeko; paragrafo honetan aurreikusitako jardueretako batzuk egin ondoren ohiko bizilekura itzultzeko; adinekoak, adingabeak, mendekotasuna duten pertsonak, desgaitasuna duten pertsonak edo bereziki ahulak diren pertsonak laguntzeko edo zaintzeko; gasolindegietan erregaia hartzeko, horretarako beharrezkoa denean. Aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak, eta ezinbesteko beste edozein arrazoirentzat, behar bezala.

2- Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eta irteteko mugak. Puntu honetarako jasotako salbuespenak dira, halaber, osasun-arlokoak, lanekoak, profesionalak, hezkuntzakoak, mendekoak, adinekoak edo adingabeak zaintzea, besteak beste.

3.- Pertsonak bizi diren udalerrian sartzeko eta irteteko mugak ere egongo dira.

Mugakide diren ohiko udalerrien arteko mugikortasuna baimenduko da, banakako gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko. Salbuetsita daude, halaber, eranskinaren 14.1 atalean baimendutako kirol-lehiaketetarako beharrezko lekualdatzeak.

4.- Pertsona-taldeak espazio publiko eta pribatuetan egoteko muga: gehienez 6 pertsona. Salbuespenak izango dira elkarrekin bizi diren pertsonak izatea, hargatik eragotzi gabe jendearentzat irekitako bulego, instalazio eta establezimenduei, edo adingabeei edo mendeko pertsonei dagokienez ezartzen diren salbuespenak.

Arau berriak asteartean bertan, urriaren 27an, sartu dira indarrean, 06:00etan, eta dekretu berria 15 egunez egongo da indarrean, baina pandemiaren bilakaeraren arabera luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango da.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekretua osorik kontsulta daiteke, esteka honetan sartuta:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2020/10/2004490a.pdf

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31