Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Udalak 5 abentura-aktibitatez osaturiko URRIABENTURA 2017 izeneko programa antolatu du 12-18 urteko gazteentzat. Programa osatzen duten 5 aktibitateetako bakoitzerako modu independentean izena emateko aukera egongo da.


NORENTZAT: 1999 eta 2005 artean jaiotako gazteak, biak barne.


Aiara Udalerrian erroldatutako parte-hartzaileek lehentasuna izango dute, eta plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera gordeko dira. Izena emateko epea amaitu eta hurrengo egunean, Udalak baieztatuko die inskribatuei plazarik daukaten ala ez.


PLAZA KOPURU MUGATUA.


Programa osatzen duten 5 aktibitateetako bakoitza egin ahal izateko, aktibitate horretan gutxienez Aiara Udalerrian erroldatutako 8 gaztek eman beharko dute izena.


IZENA EMATEKO EPEA: Irailaren 27ra arte (barne)


PREZIOAK
Erroldatuak / Ez erroldat.
• Eskalada 5 € / 8 €
• Rapel 5 € / 8 €
• Tirolina + Slack Line 5 € / 8 €
• Urban Orienting 5 € / 8 €
• Rokopolis 8 € / 11 €
Udalak plaza baieztatu zaien inskribatu guztiei dogokien kopurua kobratuko die izena emateko orrian jarritako kontu-zenbakitik. Behin kobratuta, ez da dirua itzuliko, salbu eta behar bezala justifikaturiko ezohiko arrazoiren batek parte hartzea eragotziko balu.


IZENA EMATEKO MODUA
1.- Bete www.aiarakoudala.eus helbidetik jaitsi ahalko duzun inskrip.-orria: edo eskatu Udaletxean (945 39 90 13) edo Luiaondoko bulegoan (ordut.:astelehenetan 8,30etatik 12,00etara, eta asteazkenetan 12,00etatik 15,00etara).
2.- Bete ondoren, bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailera, edo entregatu Udaletxean edo Luiaondoko bulegoan.
………………………………………………………………….
+info teknikoa: Julen Reketa (669622071)

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31