Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Laudioko Kultura Etxeko Etxe Nagusiak datorren urriaren 5ean, 16:45etatik 19:45tara, justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den elikadura baterako kaleko esperientziekin jardunaldia hartuko du "Zein ondorio ditu jaten dudana?" lemapean.

Helburuak:
» Martxan dauden esperientzien bidez, gure ahalbideen baitan dagoenaren inguruan hausnartu, justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den bestelako elikadura eredu bat eraiki ahal izateko.

» Elikadura subiranotasun kontzeptura hurbildu, herriek euren elikadura eta ekoizpen sistemaren inguruan erabakitzeko duten eskubide bezala ulertuz. Baita elikagai nutritiboetara sarbidea izateko eskubidea ere, kulturalki egokiak, eta eskuragarriak eta era iraunkorrean ekoiztutakoak.

» Gure elikadura ereduan aldaketek txirotutako herrialdeetako ekoizleetan izan dezketen eragina aztertzea.

» Talde, erakunde eta interesa duten pertsonen arteko aliantzak sortu.

Norentzat:


» Ekoizleak, nekazariak, abeltzainak, etab.

» Sektoreko elkarteak, kontsumo taldeak nahiz enpresak.

» Sektorearekin lotura duten instituzio nahiz erakunde publikoak.

» Gaian interesa duten partikularrak.

Izen emateak:
Irailaren 29 baino lehen www.ongdeuskadi.org (plaza kopuru mugatua)

 

Informazio gehiagorako

* Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Telefonoa: 945 28 07 45

 

Encuentro alimentación

Elikadura topaketa

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31