Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiara eta Gorobel Mendilerroko Ermandadea NPBren laguntzak jasotzeko, 2018ko larreak ustiatzeko eskaeren datuak Arabako Foru Aldundiari  azaroaren 30a baino lehen bidali behar dizkio.

Hortaz, 2018an Gorobel Mendilerroa mendian larreak ustiatzeko baimena eskatzeko interesa duten pertsona orori jakinarazten zaio eskaerak aurkezteko epea zabaldu dela.

Interesdunek Aiarako udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, 2017ko urriaren 24ko 14:00ak baino lehen, honako agiri hauekin batera:

  • Titularraren NANaren kopia.
  • Gizarte Segurantzan alta emanda dagoela egiaztatzen duen ordainagiria (Nekazaritza Erregimen Berezia, bere kontura).
  • Ustiapen-txartelaren kopia.
  • Erroldatze-agiria.

EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO EPE HORRETATIK KANPO.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31