Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Guztira 17 milioi euroko dotazio ekonomikoa duen Eusko Jaurlaritzako elikagai-industria eta landa garapenaren inguruko diru laguntzak eskatzeko epea, hiru hilabeteren buruan bukatuko da, 2018ko apirilaren 3an.

Ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea du helburu laguntza deialdi honek. Lehiatu Berria programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu:

1. Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak.

2. Basogintzako produktuen eraldaketara eta komertzializaziora bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.

3. Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketan eta komertzializazioan inbertsioak egiteko laguntzak

4. Beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak.

2018ko Lehiatu Berria deialdiaren esparruan euren jarduketa garatzen duten eta bertan ezarritako baldintzak betetzen dituen edozein pertsona fisiko zein juridikori zabalik dago.

+INFO: http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/ayuda_subvencion/2018/lehiatu-berria-2018/

Edo bestela Landa Garapenerako Zabaia elkarteko edozein telefonotara deitu iezaguzu: 945 105 226 edo 633 488 141

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31