Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Udalak, orain arte jende gutxik disfrutatzeko aukera zuten kalitate handiko irudi sortaz osatutako bideo promozionala aurkeztu berri du.

Kalitate handiko ikusentzunezko honek Aiarako zeruak irekitzen dizkio ikusleari sentsazio paregabe eta liluragarri batean murgil dadin: Aiarako zeruak zeharkatu eta txori hegaldi bat izango bagina bezala, begien aurrean aurkitzen denarekin gozatzea.

Airako txoko esanguratsuenen irudiak lortzeko, definizio goreneko kamarak dituzten droneak erabili dira. Aukera paregabea gure herria zerutik ezagutzeko... bidezidor, harkaitz, baso, landa, eremu berdez betetako parajea... denborak eta historiak moldatutakoa... eta bertako gizon eta emakumeek landutakoa, herria bera, sustraitze, bizi eta gozaleku bihurtzeko.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31