Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

2016ko San Ferminetan izandako bortxaketaren inguruan, atzo, apirilaren 26an, epaiaren berriizan genuen. Haren arabera, gertatutakoa sexu gehiegikeria izan zen eta ez sexu erasoa.

Epaia kontuan izanik, Aiarako Udalak honakoa adierazi nahi du:

1.- Udalak elkartasuna adierazi nahi dio biktimari eta esan nahi dio sinesten diogula.

2.- Udalak adierazi nahi du ez dagoela ados epaiarekin, gertaerak sexu gehiegikeria delitutzatjo direlako. Era berean adierazi nahi du espero duela Fiskaltzak epaiaren aurkako errekurtsoagauzatzea.

3.- Udalak bat egiten du herritarren artean dagoen etsipenarekin eta epaiaren aurkakomobilizazioekin, Udala ere ez dagoelako epaiarekin ados.

4.- Udalak emakume guztien askatasun eskubidea aldarrikatu nahi du eta, aldi berean, adierazinahi du Aiaran ez dugula onartuko emakumeen aurkako eraso sexistarik.

5.- Udalak berretsi nahi du lanean jarraituko duela berdintasunaren eta emakumeen eskubideenalde eta indarkeria matxistaren aurka, elkarte, talde feminista eta herritarrekin elkar lanean.

6. Dei egin nahi die herritarrei gaur, apirilaren 27a,12:00etan Amurrioko Epaitegiaren aurreanmugimendu feministak deitutako mobilizazioan eta antolatu daitezkeenetan parte hartzera.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31