Gaurtik aurrera LAUDIOKO GARBIGUNEAK herritar guztiei emango diela arreta jakinarazten zaizue. Nolanahi ere, osasun-agintariek emandako gomendioak eta betebeharrak errespetatu beharko dira eremu horretan, eta zerbitzua ematen duten langileen jarraibideak bete beharko dira.
Era berean, Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen Amurrioko Garbiguneak ere gaurtik aurrera ateak irekiko dizkie partikularrei.
Ongi etorri #LAIAPlazara: Arabako Foru Aldundiak, Arabako Koadrilen eta Udalen Berdintasunerako Teknikarien Sareak abian jarritako online gune bat.
Gune horretan, bizipenak partekatu eta gure beharrei erantzun ahal izango zaie COVID19 delakoaren testuinguruan.
Plaza birtuala, non elkartu, partekatu, pentsatu, sentitu, zaindu, bota eta elkarri lagundu.
Erronka horretan, ZUEK zarete PROTAGONISTAK. Lagunduko gaituzue? Goazen plazara!