NEURRIAK HONDAKINEN BILKETAN ETA GOMENDIOAK POSITIBOAK EDO BERROGEIALDIAN DAUDEN ETXEETAN COVID-19A DELA ETA.
COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua betez, honako hau jakinarazten da:
- Traste handien bilketa: alarma-egoerak irauten duen bitartean TRASTEAK EZ UZTEA eskatzen zaie herritarrei.
- Garbiguneak: alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, ahal den neurrian
Garbigunera ez joatea eskatzen zaie herritarrei.
- Hiri-hondakin solidoen bilketa: edukiontziak biltzeko zerbitzua aldi horretan ohiko moduan ematen jarraitzen da, betiere SND/271/2020 martxoaren 19ko Aginduan azaltzen diren neurriak hartuta. Agindu horren bidez, COVID-19k eragindako osasun- krisian hondakinak kudeatzeko jarraibideak ezartzen dira Gainera, honako hau eskatzen zaie herritarrei:
Herritarrei jakinarazten zaie, COVID-19 dela eta, zerbitzuaren enpresa esleipendunak barne- protokoloak ezarri dituela zerbitzuak behar bezala ematen direla bermatzeko eta langileen artean koronabirusa ugaritzea prebenitzeko.
Garbiketak eta desinfekzioak egingo dira.
Herritarrei eskatzen diegu, mesedez, osasun-jarraibideak eta gomendioak bete ditzatela, arrisku-faktoreak minimizatzeko, osasun-sistema ez gainditzeko eta kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko.
Denon esku dago birusaren eragina eta hedapena geldiarazi ahal izatea.
Eusko Jaurlaritzak plan bat amaitu du etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei oinarrizko zereginak, behar-beharrezkoak direnak, egiteko antolatutako elkartasun-ekimenak sustatzeko eta babesteko. Zehazki, 70 urtetik gorako pertsonei eta/edo mendekoei, edo ahultasuneko beste egoera batzuetan daudenei (azken horiek administrazioak eratorritakoak), baldin eta beren etxeetan bizi badira, bakarrik edo bikotekidearekin bizi badira eta familiaren laguntzarik ez badute.
ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarearen helburua da premiarik handienak dituzten euskal herritarren premiak bideratuko dituen tresna bakar bat bultzatzea eta, aldi berean, osasun-kalteak saihestea, haientzat zein laguntzen dieten boluntarioentzat.
Guztion osasuna zaintzeko, mugimenduak mugatu behar dira, eta, horretatik, behar-beharrezkoak diren zerbitzuak baino ez egitea izango da planaren helburua. Ildo horretan, lagundutako pertsonen osasuna zaintzeko, beharrezkoa izango da, halaber, bizileku bakoitzean laguntzen duten boluntarioen kopurua mugatzea.
Pandemiaren aurkako borrokaren oraingo edo ondorengo fasean, pertsona batzuk bereziki kalteberak izan daitezke, eta ezin dira etxetik atera, osasun, adin edo bestelako arrazoiengatik. Planaren xede diren pertsonek laguntza behar izan dezakete eguneroko bizitzako premiei erantzuteko, hala nola premiazko hornigaiak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta garbiketa- produktuak eta beste batzuk, betiere premiazkoak), zaborra jaisteko, Osasun Txartel Indibidualean agindutako sendagaiak biltzeko, maskotaz arduratzeko (paseatzera ateratzeko edo larrialdiko albaitaritza-arreta emateko) eta geroratu ezin diren izapideak eta kudeaketak egiteko.
Hau da, ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarearen bidez, pertsona horien eguneroko bizitza kudeatzeko behar-beharrezkoak diren zerbitzuak eman nahi dira. Hortaz, lantzen ari den planean ez dira kontuan hartuko bakardadean laguntzeko premiak eta beste zirkunstantzia batzuk. Horretarako, badaude beste laguntza-sare batzuk, hala nola telelaguntza. Boluntarioen kasuan, parte hartzeko baldintzak honako hauek izango dira: 18- 4 urte izatea, osasun-arazorik ez izatea eta datorren hilabetean, astean bi edo hiru egunetan, gutxienez bi ordutan laguntzeko prest egotea.
Gurutze Gorriak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 945-222.222 telefonoaren bidez, laguntza eskaerak jaso eta boluntario gisa lagundu nahi duten pertsonen datuak ere jasoko ditu, haien parte-hartzea bideratuz. Caritasekin elkarlanean aritu nahi duenak, zuzenean 688662773 telefonora dei dezake.
Gogoan izan, halaber, Etxean Zurekin programa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen telefonoan (945 151015) eta ohikotasunez joaten diren laguntza- zentroetako edozeinetan.
BEHAR DUEN PERTSONAREN BAT EZAGUTZEN BADUZU, HELARAZ IEZAIOZU.
BANDOA
2020ko martxoaren 13ko Alkatetzaren Ebazpen bidez, honako hau onetsi da:
ALKATETZA-DEKRETUA
IKUSI DA COVID 19ak sortutako alerta mediatikoaren egungo egoera. Hori dela eta, birusaren hedapena murrizten saiatzeko premiazko neurriak hartzen jarraitu behar dugu, udalerriko herritarren osasuna babesteari begira.
IKUSI DA atzoko egunean aldi baterako eten zela udalerriko hezkuntza-jarduera, kirol-jarduera, udal-ikastaro eta aisialdiko jarduera oro.
IKUSI DIRA Osasun Sailak eta Osakidetzak udalerri-mailarako emandako gomendioak, COVID 19a dela-eta.
IKUSI DA apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretua, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
Adierazitako guztiagatik, eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. m) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabilita, HAU EBAZTEN DUT:
LEHENENGOA.- Jarraian adierazten diren prebentzio- eta euste-neurriak hartzea. Neurri horiek indarrean jarraituko dute, egoeraren bilakaeraren arabera, kontrakorik adierazi arte.
BIGARRENA.- Herritarrei eskatzen diegu, behar-beharrezkoa denean izan ezik, udal-bulegoetara etortzea ekidin dezatela, eta administrazio-izapideak gauzatzeko bestelako harremanetarako tresnak balia ditzatela:
HIRUGARRENA.- Udal-langileei dagokienez, lan-baldintzen araudia ahalik eta modu zabal eta malguenean aplikatuko da, osasun-larrialdiko egoera honen ondorioz sor litezkeen zailtasun koiunturalak ebazteko orduan, betiere, bizitza pertsonala eta familiarrarekin bateragarritasuna bilatze aldera.
LAUGARRENA.- Udalbatzaren hurrengo ohiko osoko bilkura, 2020ko martxoaren 18rako aurreikusitakoa, ateak itxita egingo da.
BOSGARRENA.- Udalerriko Administrazio Batzarrei eskatzea aurreikusita zituzten jarduera guztiak bertan behera uzteko, beren eskumenen esparruan eta beren jabetzako lokaletan, eta, era berean, lokal horiek ixteko.
SEIGARRENA.- Aiarako Udaleko herritarrei solidaritatea eskatu nahi diegu, salbuespenezko egoera honi aurre egiteko mesedetan. Halaber, ahal den neurrian, etxean gelditzeko gomendatzen diegu, baita leku ireki nahiz itxietan pertsona askorekin elkartzea ekidin dezatela ere.
ZAZPIGARRENA.- Dekretu honi ahalik eta hedapen handiena ematea udal-bando baten bidez.
ZORTZIGARRENA.- Udalbatzari Dekretu honen berri ematea egingo den hurrengo osoko bilkuran.
Aiarako Udalak honako hau jakinarazi du:
Gaurtik aurrera, martxoaren 12 (barne), jarduera hezitzaile eta kirol jarduera guztiak bertan behera geratuko dira, baita udalerriko eta aisialdiko ikastaroak ere.
Bestalde, herritarrei gogorarazten zaie administrazio-izapideak egiteko informazioa eska dezaketela 945399013 telefonora deituz edo www.airakoudala.eus udal webgunearen bitartez, ahal den neurrian, udal-bulegoetara gerturatzea saihestuz.
Herritarrei eskatzen zaie Udaleko kanal ofizialen bidez informazioa jasotzea, hala nola, sare sozialak eta web-orrian.
Neurri horiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideak betez hartzen dira, eta horrela, populazioaren arriskua txikiagotu egiten da.
Eskerrik asko.