Zorroza S.L., Murga industrialdeko Hondakinen Kudeaketa enpresan lan- istripuan langile bat hil ondoren, Aiarako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako gogoeta hauek egitea erabaki du aho batez:
ERABAKI DU:
Lehena. Aiarako Udalak salatu du langile bat hil dela lan istripu tragiko batean Zorrotza S.L. Hondakinen kudeaketa enpresan, Murgako industrialdean.
Bigarrena. Aiarako Udalak doluminak helarazi nahi dizkie langilearen familiari, lagunei eta lankideei.
Hirugarrena. Aiarako Udalak bat egiten du istripu hilgarria salatzea eta hildakoaren familiari elkartasuna eta babesa adieraztea helburu duten ekimenekin, eta dei egiten die Aiarako herritarrei horietan parte hartzera.
Laugarrena. Era berean, azken hilabeteetan eskualdeko hainbat bizilagunek lan istripuetan izandako heriotzak berriro salatu nahi ditugu, eta Euskadiko lan agintaritzari, Osalani, gertatutakoa argitzeko beharrezko bitarteko guztiak jar ditzala eta dagozkion neurriak har ditzala eskatzen diogu.
Bosgarrena. Berriro diogu langileen osasuna eta segurtasuna babesteko neurri guztiak bermatu behar direla, eta enpresetako, administrazioetako eta langileen agente guztiek neurri horietan gehiago inplikatu behar dutela, lanetik bizirik itzultzeko eskubidea bermatzeko.
2020ko apirilaren 5an Eusko Legebiltzarreko hauteskundean erabiliko den Hauteskunde-Zentsua jendaurrera azaltzen da, nahi duen orok aztertu eta barruan edo kanpoan egoteagatik zein datuak zuzentzeagatik administrazio-erreklazioak aurkezteko aukera izan dezan.
ZENTSUA AZTERTZEKO TOKIA:
Arespalditzako Eleiza auzoan. 3 dauden Udal bulegoak, 09:00etatik 14:00etara ordutegian.
ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO EPEA:
Otsailaren 17tik 24ra, biak barne.
***********************************************************************************************************************************
HAUTESKUNDE MAHAI ETA TOKIAK
ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO EPEA:
Otsailaren 18tik 23ra egunen artean, biak barne.