Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Datorren OTSAILAREN 10an Etxaurren ikastolako XXIX. krosa egingo da. Guraso Elkarteakantolatutako krosean parte hartu ahal dute gure umeek, jaio diren urtearen arabera, zenbaitkategoriatan.

+ Informazioa

Zuengana jotzen dugu jakinarazteko, ikastetxeetan 2019-2020 ikasturterako izena emateko epea laster hasiko dela eta Udalak Etxaurren Ikastolaren aldeko apustua egiten duela honako arrazoi hauengatik:

  • Ikastetxe publiko eredugarria da, hezkuntza euskaraz, D ereduan, eskaintzen duena; izan ere, hori da gure udalerriko hizkuntza eredua gaur egun.
  • Ume bakoitzaren neurrira irakasten du kalitate handiz. Metodologia aktiboa du ikasleen gaitasunak sustatzeko, hasiera-hasieratik autonomoak izaten lagunduz.
  • Ikastetxea leku zoragarrian dago, inguruan dituen paisaia eta naturaren aberastasunari dagokionez. Horrek ingurumeneko inplikazioa areagotzen du.

      Horregatik guztiagatik animatu nahi zaituztegu zuen seme-alabak Etxaurren ikastolara eramatera.

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu ikastolara bertara (945 18 70 00), atsegin handiz erantzungo dizuete.

**Balmasedako KZgunetik, datorren otsailean Arespalditzako Kzgunean hezitzailearen bisitarik izango ez dela jakinarazten digute**

 

Arespalditzako Kz Guneak otsailean zehar urruneko formazioa eskainiko du. Hurrengo hau da eskaintza horren nondik norakoak:

  • Otsailaren 4tik martxoaren 6ra bitartean: 

App inventor. Sortu zure APPak (40ordu)

Norbere erabilerarako Google aplikazioak (40ordu)

Ofimatika orokorra (40ordu)

Sare sozialak (40ordu)

 

  • Urtarrilaren 18tik 27ra bitartean: 

Dropbox (4 ordu)

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Urtarrilaren 9tik 13ra bitarteko heziketa eskaintza

Langabezia txartela edo ikasle txartela aurkeztu beharko da matrikula egiteko unean, hobariak jasotzeko.

Inskribatzeko orria eskuratu daiteke Aiarako udaletxean, Luiaondoko udal bulegoan edota www.aiarakoudala.eus helbide elektronikoan.

Izena emateko: bete eta laga daiteke aipatutako egoitzetan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bitartez.

Izena emateko epea urtarrilaren 9tik 25 arte (biak barne).

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31