Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Kuadrillako Eskualdeko Enplegu Planak jakinarazi gura du hurrengo lan eskaintza hauetan izena emateko epea zabalik dagoela 2018ko azaroaren 30era arte Euskadiko Enplegu Zerbitzuan, LANBIDEn:

  • Lorazaintzako ofizala (5 lanpostu) **eskaintzarako esteka**

    Lorazaintza, garbiketa, igeltserotza lanak burutzea Aiaran, Artziniegan, Okondon eta Urduñan. 

  • Lorazaintzako kapataz arduraduna  (lanpostu 1 ) **eskaintzarako esteka**

5 pertsonez osatutako lan taldearen koordinazioa, mantentze lanak burutze aldera (lorazaintza, igeltserotza, margoketa,...) Aiaran, Artziniegan, Okondon eta Urduñan

 

Izen emateak eta informazio gehiagorako Lanbideren web orrialdean edo Euskadiko Enplegu Zerbitzuan.

Interesatu guztiei jakinarazten zaie 2018 urteko Euskara Ikasteko eta hobetzeko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea  abenduaren 3tik 28ra bitartekoa izango dela (biak barne).

Indarrean dagoen arautegiko bosgarren oinarriaren arabera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

1. Eskabide-inprimakia eskatutako datu guztiekin, horien artean beste dirulaguntzei buruzko aitorpena (eskatu diren ala ez), eta eskatu badira, eskaeraren fotokopia. Eskaerak erantzuna izan badu, erantzunaren fotokopia (emandako kopurua edo ukapena), eta erantzunaren zain egonez gero, horixe adierazi. Eskatzaileak eskabide-orrian baimena emango dio Aiarako Udalari egiaztatzeko ea bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituen

2. Eskatzailearen Nortasun Agiriaren fotokopia.

3. – Euskaltegiaren edo autoikaskuntza-ikastegiaren jatorrizko egiaztagiriak: ikasturtean eginiko urrats bakoitzari buruzko datuokin: hasiera- eta bukaera-data, emandako eta hartutako eskola-orduak asistentziaren ehunekoarekin, urratsa gainditu den ala ez, eta matrikularen kostua (osoa eta emandako urrats bakoitzarena). Barnetegien kasuan, kostua honela sailkaturik aurkeztuko da: batetik, emandako eskolen kostu osoa (eta horren barnean urrats bakoitzaren kostua bereizturik), eta bestetik, alojamendu eta mantenuaren kostua.

-Udalerrian bertan, Udalaren bidez sortutako ikastaldeetan aritutakoen jatorrizko egiaztagiriak honako datuokin: ikastaroaren hasiera- eta amaiera-data, emandako urratsak, emandako eta hartutako eskola-orduak dagokion asistentzia-ehunekoarekin, matrikularen koste osoa.

4. Banketxearen jatorrizko ordainagiria (matrikula ordaindu izana).

Hazi Fundazioak datorren ostegunean, azaroak 29, Otxandion egingo den “Ostegun Ekintzaileak” egitasmorako gonbita luzatzen dizue.

Jardunaldiaren gai nagusia, ekintzailetzarako bidean aurki genitzakeen oztopoei aurre egiteko erreminta eta pausu desberdinak ezagutzera bideratuko da, horretarako emozio eta motibazioak landuz.

Sesioa IDOIA POSTIGOk zuzenduko du https://www.emotionalfabrika.com/

Bestalde, Otxandion ekintzailetzari ekin dioten pertsona desberdinen esperientziak ezagutuko ditugu:

IZEN EMATEAK: https://fpe.hazi.es/buscador/verCurso.asp?curso=encuentro-2018-jueves-de-emprendimiento&id=es&Ncurso=597586310

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31