Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Administrazio Batzarrek dagoeneko, Aiarako Udalak 2018 urtean kontzeju bakoitzak gauzatuko duen proiektuak diruz laguntze aldera eskainiko dituen bina kredituak eskuratzeko eskaerak aurkez ditzakete.

35.000 euroko bina kreditu dira: bata zerbitzu-sari teknikoek eragindako gastuak ordaintzeko eta bigarrena, ekitaldi hau bukatu baino lehen egin beharreko eta Kontzejuan Administrazio Batzar bakoitzak erabakitako proiektuen lanak ordaintzeko.

Eskaerak abenduaren 3ª baino lehen aurkeztu beharko dira Aiarako udaletxeko bulegoetan.

Informazio gehiago, 2018ko otsailaren 28ko 25 zenbakidun  ordenantza arautzailea.

Arespalditzako Kz Guneak abenduan zehar urruneko formazioa eskainiko du. Hurrengo hau da eskaintza horren nondik norakoak:

  • Abenduaren 3tik 19ra: 

Marketing digitalaren hastapenak (20 ordu)

Marka pertsonala eta Linkedin (20 ordu)

Wordpress: Zure webgunea sortu (20 ordu)

 

  • Abenduaren 10etik 19ra: 

Dropbox (4 ordu)

Facebook (4 ordu)

Konpostatzea sustatu eta dinamizatzeko, Aiarako Kuadrillak hainbat informazio-hitzaldi eskainiko ditu, baita eskualdeko konpostik onena aurkitzeko 2 lehiaketa-kata berritzaile ere.

Parte hartzeko, nahikoa da aurretik izena ematea saioak egingo dituzten udalerrietako udaletxeetan, Aiara eta Amurrion alegia, eta kilo erdi inguruko lagin itsu bat aurkeztea. Lagin hori hartuta, bertaratzen diren pertsonek azterketa organoleptikoa egin ahalko diete laginei. Horrez gain, konpost bakoitzaren Ph-a eta toxikotasuna ere aztertuko dira.

Parte hartzen duten pertsona guztien artetik konpost-egilerik onena aukeratuko da; tokiko produktuen otzara jasoko du sari gisa. Lehiaketako saio bakoitzean 15 lagin onartuko dira gehienez ere.

Ekimenaren helburua da Aiarako Kuadrillako konpost-egileen sarea handitu eta sendotzea. Gaur egun, konposta egiten duten 230 familia daude.

Informazio-hitzaldiak

Azaroak 17, larunbata

Artziniega: “Compostaje y agricultura ecológica: fundamentos de la agricultura ecológica y estrategias contra plagas” izeneko hitzaldia, 11:30etik 13:30era, Artziniegako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 50 pertsonentzako tokia. Aurrez izena emateko, deitu Artziniegako Udalera.

Azaroak 24, larunbata

Okondo: “Compostaje comunitario y economía circular” hitzaldi irekia, 11:30etik 13:30era, Okondoko eskolan.

Azaroak 30, ostirala

Laudio: “Vermicompostaje: Conocer la práctica del vermicompostaje y taller para montar tu propio vermicompostado en casa” hitzaldi irekia, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean. 50 pertsonentzako tokia. Aurrez izena emateko, deitu azaroaren 29a baino lehen Laudioko Udalera.

 

 

Aiaraldeko konpostik onena aurkitzeko lehiaketa-kata

Azaroak 16, ostirala

18:00etatik 20:00etara, Arespalditzako Gizarte Zentroan: “Konpostik onena aurkitzeko lehiaketa-kata” izenekoaren lehen saioa. 15 pertsonentzako tokia. Aurrez izena emateko, deitu azaroaren 15a baino lehen Aiarako Udalera.

Azaroak 23, ostirala

18:00etatik 20:00etara, Amurrioko Kultur Etxean: “Aiaraldeko konpost-egileen sareko konpostik onena aurkitzeko lehiaketa-kata” izenekoaren bigarren saioa. 15 pertsonentzako tokia. Aurretik izena emateko, deitu azaroaren 22a baino lehen Amurrioko Udalera.

Aiara eta Gorobel Mendilerroko Ermandadea NPBren laguntzak jasotzeko, 2019ko larreak ustiatzeko eskaeren datuak Arabako Foru Aldundiari  azaroaren 30a baino lehen bidali behar dizkio.

Hortaz, 2019an Gorobel Mendilerroa mendian larreak ustiatzeko baimena eskatzeko interesa duten pertsona orori jakinarazten zaio eskaerak aurkezteko epea zabaldu dela.

Interesdunek Aiarako udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, 2018ko urriaren 24ko 14:00ak baino lehen,

EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO EPE HORRETATIK KANPO.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31