Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiara eskualdea dinamizatzeko, bertako erakusleihoak sustatzeko eta Aiarako merkataritza sektorearen irudia hobetzeko helburuarekin, AEKOk (Aiaraldeko
Enpreseen Koordinaziorako Federazioa) V. Aiarako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du Aiarako Kuadrilla babesarekin.

Aiara Eskualdean kokatuta dagoen eta teknikoki balioztatu daitekeen erakusleiho duen merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimendu bat baduzu, V. Aiarako Erakusleiho Lehiaketan parte hartu dezakezu.

Gaia librea izango da, baina establezimenduan normalean saltzen diren artikuluak edota produktuak agertu beharko dira. Erakusleihoak erakusgai egon beharko dira abenduaren 10etik 19ra bitartean. Parte-hartzaile bakoitzak erakusleihoaren argazki bat bidali beharko du Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora (epea abenduaren 11n bukatuko da).

Izena-ematea doan da eta honako sari hauek irabazteko aukera izango duzu:
· Lehenengo saria: 700 euro eta trofeoa
· Bigarren saria: 300 euro eta trofeoa
· Hirugarren saria: 150 euro eta trofeoa
· Bi trofeo: Bat Aiarako erakusleihorik onenarako eta bestea Okondoko erakusleihorik onenarako.

IZENA- EMATEA ETA OINARRIAK KONTSULTATU:

NON:
· Laudion: APILLen (Zumalakarregi, 33 1. eskuina). Tf: 946722801 eta 944030578 eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
· Amurrion: APYMCAn (Kultura etxean). Tf: 945891200 eta 670497108
· Artziniegan: AEMEn (Restaurante la Encina edo Regalos Artea)
· Aialan eta Okondon: ADRren bitartez (Maite: 945105226) edo Merkataritzako Bulego Teknikoak (946722801 eta 944030578)

- Lehiaketan parte-hartzeko, inskripzio orria bete beharko da establezimienduaren datuekin.

Izena emateko epea: Azaroaren 16a arte. Behin izena emanda, lehiaketaren bereizgarria emango dizugu zure erakusleihoan jartzeko. Horrez gain, Laudioko, Amurrioko eta Artziniegako merkataritza elkarteek euren erakusleihoa lehiaketa izango dute eta erakusleiho berberarekin parte hartu dezakezu.

Bases de concurso Lehiaketako oinarriak

Hoja de inscripcion izena emateko orria

Oro har jakinarazten da 2018ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean honako hauei dagozkien ordainagiriak kobratuko direla:

- HIRI OHZ: bigarren ordainketa (ordainagiriaren % 50)

- LANDA OHZ

- ZABORRAK BILTZEAGATIKO TASA.

1.- ORDAINTZEKO EPEA:

A.- Borondatezko aldia:- Hiri eta Landa OHZ: 2018ko azaroaren 1etik abenduaren 15era.- Zaborrak biltzeko zerbitzuagatiko tasa: 2018ko abenduaren 1etik 31ra.

B.- Exekuzio-aldia: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera. Administraziopremiamenduko prozedura exekutiboa hasiko da, dagozkion gainkarga, atzerapen-interes eta, bidezkoa bada, kostuekin, bat etorriz Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin.

2.- ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA:

A) Banku-erakundeetan helbideratutako ordainketak:Ordainketa aurreko urteetan helbideratuta zutenek ez dute inolako izapiderik egin beharko, bankuko helbideratzearen kontua mantentzen badute. Udala arduratuko da ordainketa izapidetzeaz.

B) Helbideratu gabeko ordainagiriak:Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).Nire ordainketa online: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea, txartelarekin.Udaletxeko Bulegoetan.

3.- GOMENDIOAK: Altak, bankuko helbideratzeak eta helbideratze-aldaketak, ondoz ondoko jakinarazpenen ondoreetarako, Ayala-Aiarako Udalaren bulegoetan izapidetu behar dira.

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Udaleko Berdintasun Zerbitzuak “Secretos del Alma” izeneko ikastaroa antolatu du, eta Belen Andres psikologak emango du.

Eskema berria eraikitzeko tailerra izango da, pentsamolde okerrak apurtzeko.  Hala, bizitzeko era berria planteatuko da, sufrimendu gutxiagorekin eta poz gehiagorekin bizi ahal izateko. Horretarako, mindfulness teknikak erabiliko dira, hemen eta orain, eta helburu pertsonalak lortzea, besteak beste.

Ikastaroa azaroaren 6, 13, 20 eta 27an eta abenduaren 4an izango da, astearteetan, 17:00etatik 19:00etara Emakumeen Gelan, Arespalditzan.

Izena emateko:

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

686587889

Jimmy Jazz elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz, laugarren urtez jarraian Gazte Talent 2018 lehiaketa deitu dute, banda eta bakarlari berriak aurkitze aldera.

 Zuk ere lehiaketan parte hartu nahi baldin baduzu, adi hurrengo honetan zehazten diren oinarriei:

https://jimmyjazzgasteiz.com/es/gazte-talent-2018/

Aiarako Udal Berdintasun Zerbitzuak Bilbora joateko autobusa jarriko du Feministon Herria izeneko ekimenean parte hartzeko. Ekimena urriaren 27an izango da Bilbon, Emakumeen Mundu Martxak antolatuta.

Izena emateko azken eguna: Urriak 25, osteguna.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

686587889

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31