Udaleko Berdintasun Zerbitzuak “Secretos del Alma” izeneko ikastaroa antolatu du, eta Belen Andres psikologak emango du.
Eskema berria eraikitzeko tailerra izango da, pentsamolde okerrak apurtzeko. Hala, bizitzeko era berria planteatuko da, sufrimendu gutxiagorekin eta poz gehiagorekin bizi ahal izateko. Horretarako, mindfulness teknikak erabiliko dira, hemen eta orain, eta helburu pertsonalak lortzea, besteak beste.
Ikastaroa azaroaren 6, 13, 20 eta 27an eta abenduaren 4an izango da, astearteetan, 17:00etatik 19:00etara Emakumeen Gelan, Arespalditzan.
Izena emateko:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
686587889
Jimmy Jazz elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz, laugarren urtez jarraian Gazte Talent 2018 lehiaketa deitu dute, banda eta bakarlari berriak aurkitze aldera.
Zuk ere lehiaketan parte hartu nahi baldin baduzu, adi hurrengo honetan zehazten diren oinarriei:
Aiarako Udal Berdintasun Zerbitzuak Bilbora joateko autobusa jarriko du Feministon Herria izeneko ekimenean parte hartzeko. Ekimena urriaren 27an izango da Bilbon, Emakumeen Mundu Martxak antolatuta.
Izena emateko azken eguna: Urriak 25, osteguna.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
686587889
Zabaia Landa Garapenerako Elkarteak eta Amurrio Bidean elkarteak, astelehenean, urriak 22, 11:00etatik 12:30etara bitartean ReforAmurrion egingo den bertako produktuen salmenta kolektiborako esperientzien inguruko jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
Aiarako Eskualdeko nekazaritza produktuen industria eta ekoizle txikiei zuzendutako jardunaldia, kudeaketa aurreratuaren Europako 24. Astearen testuinguruan egingo da.
EGITARAUA
11-11.45 ERAKUSKETA
URKOME, Urola Kostako landa garapenerako elkarteak (Gipuzkoako 11 udalerrik osatutakoa) lankidetza proiektuak garatu ahal izateko sortu diren onura, palanka eta babesei buruz hitz egingo du:
Baita oztopoei buruz ere.
11.45-12.30 EZTABAIDA
Bertaratzen diren baliabide eta beharren araberako, bertako ekoizle eta produktuen lankidetzaren potentzialaren inguruan.
Informazio gehiagorako
AMURRIO BIDEAN
Tf: 945 891721
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.