Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Udalak 2017-18 ikasturtean udalerrian euskara ikasteko taldeak sortzeko inskripzio-epea irekiko du irailaren 4tik 27ra. Pasa den ikasturtean Aiarako taldean aritu zirenek ere izena eman beharko dute.


DEIALDIAREN HELBURUAK

Pasa den ikasturteko taldeei jarraipena ematea eta udalerrian gutxienez 165 orduko iraupena izango luketen talde berriak sortzeko aukera aztertzea.

LEHENTASUNA / IZENA EMATEA

- Iazkoei jarraipena emateko taldeetan, 2016-17 ikastaroa bukatu zuten ikasleek izango dute lehentasuna, epean inskribatuz gero.
- Edozein talde osatzeko, maila egokiko gutxieneko ikasle kopurua beharko da. Beharrezkoa izanez gero, mailaketa-probak egingo dira.

IZENA EMATEKO EPEA, irailaren 4tik 27ra, Aiarako Udaletxean (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00), edo Luiaondoko udal bulegoan (astelehena 9:00-12:00, eta asteazkena 12:00-15:00) Izena emateko beste modu bat, www.aiarakoudala.eus helbidean aurkituko duzun inskripzio-orria jaitsi, bete, eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. – era bidaltzea.

Izena emandako guztiei deituko zaie, dagokien informazioa emateko.

UDAL BEKA
Ikastaroaren hasieran ikasleek AEKri dagokien matricula-kostua ordainduko diote eta 2018ko abenduan udal beka eskatu ahalko dute; beka-oinarrietako baldintzak betetzen dituztenei Udalak matrikula-kostuaren %75 itzuliko die.

*INFORMAZIO GEHIAGO: Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuan: 945399122 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

2 SETIEMBRE-IRAILA 2

12.00 Meza Santua, bertan “ESKUTXIKO AHOTSAK” abesbatzaren emanaldiarekin.
          Santa Misa, con la actuación de la Coral “ESKUTXIKO AHOTSAK”. 


13.00 Artzain-txakurren erakustaldia.
          Exhibición de perros pastor.


14.00 Gizonezko artzain bati edo emakumezko artzainei omenaldia.
          Homenaje a un pastor /a.


15.00 Herri Bazkaria “Rakatapla” elkartearen laguntzaz.
          Comida Popular con la colaboración de “Rakatapla”.


16.30 Igel-toka txapelketa, heldu zein umeentzat.
          Campeonato de Rana para adultos e infantil.

18.30 Soka-tira: artzainak gainontzekoen kontra.
          Umeentzako Soka-tira.
          Txapela jaurtiketa heldu zein umeentzat.
          Dantzaldia Iñaki Otegirekin.
          Txokolatada eta jai bukaera.


          Soka-tira: pastores/as contra los demás.
          Soka-tira infantil y juvenil.
          Lanzamiento de txapela para adultos e infantil.
          Bailables con Iñaki Otegi.
          Chocolatada y fin de fiesta.

OHARRA: DEBEKATUTA DAGO IBILGAILUAK SARTZEA 9etatik 11etara eta 11:45etik 12:30era. (LARRIALDEKO ETA ANTOLATZAILEEN IBILGAILUAK IZAN EZIK).
NOTA: SE PROHIBE EL ACCESO DE VEHÍCULOS DE 09:00 HORAS A 11:00 HORAS Y DE 11:45 HORAS A 12:30 HORAS (EXCEPTO VEHÍCULOS DE LA ORGANIZACIÓN Y EMERGENCIAS).

 *Aurten festa jarraitua ospatuko da Andra Mari Zuriaren baselizako zelaian.

ekainaren 28an, 17:00etan udaletxean

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31