Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Jendaurrean jartzen da 2018ko maiatzaren 1etik ekainaren 15era arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:

- Ibilgailuen gaineko udal zerga.

 

ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:

  • Banketxeetan helbideraturiko ordainketak: aurreko urteotan ordainketa helbideratuta izan dutenek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko baldin eta helbideratze-kontua mantentzen badute. Udalak ordainketa tramitatuko du.
  • Helbideraturik ez dauden ordainketak:.

                Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo         libretarekin.Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

                Nire ordainketa on-line: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea, txartelarekin.

                Udaletxeko Bulegoetan, txartelarekin.

 

Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.

Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Apirilaren 16tik 22ra bitarteko heziketa eskaintza

HAZI Fundazioak antolatuta, “Landa Eremuko Ostegun Ekintzaileak” ekimen barruan Zure negozioak baditu arrakastarako klabeak? jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Apirilaren 26an, osteguna, izango da IBAI-GANE Jatetxean, Amoroton (Olaeta).

Negozio-ideia bat errealitera eramateko aholkatzea eta ideia honi CANVAS ereduaz balio eranstea dira jardunaldi honetako helburak, aukera berriak sortzeko ekintza plana diseinatuz.

LEKUA: IBAI-GANE Jatetxea

ORDUTEGIA:

  • 09:30–13:30 Formazioa CANVAS
  • 13:30-14:30 Bazkaria (aukerakoa 15 €)
  • 14:30-17:00 Formazioa

Informazio gehiagorako:

HAZI Fundazioa - 688 81 50 45 Leticia

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Apirilak 22, igandea,Apirilak 22, igandea,Maroño (eliza)

17,00: Magia ikuskizuna / Espectáculo de Magia(Kidam Magoa “Aroa eta mirariak”)

18,00: Askaria / Merienda

18,30: Eskulan Tailerra / Taller Manualidades.

Negozio bat martxan jarri nahi duzu? Jarduera berri bat martxan jartzeko oinarrizko ezagutza edukinahi duzu? Enpresa txiki bat duzu eta kudeaketa hobetu nahiko zenuke?

Airako Kuadrillak, Vital fundazioaren finantzazioarekin, enpresa ibilbide berri bat hasteko asmoa dutenentzako tailer multzo bat koordinatu du apirilaren 19, 26 eta maiatzaren 3, 10 eta 17rako. 

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo ezazu behean aipatutako erakundeetara.- Matrikula doan.- Lehentasuna izango dute eskualdekolangabetuek.

Egitarau osoa, egun, ordu eta eskainiko den lekuekin honako hau da:

 

NOLA KALKULATU NIRE PRODUKTU/ZERBITZUEN KOSTUA ETA PREZIOA

  • Apirilak 19, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Amurrio Bidean ReforAmurrio Enpresaldea Telefonoa: 945 891721 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

ENPRESA TXIKI BATEN ZERGAK ETA FAKTURAK. JAKIN BEHARREKOA

  • Apirilak 26, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Amurrio Bidean ReforAmurrio Enpresaldea Telefonoa: 945 891721 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

NOLA DISEINATU MERKATARITZA PLAN ERAGINKOR BAT

  • Maiatzak 3, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Zabaia LGE, Aiarako Udaletxeko balio anizdun aretoa Telefonoa: 945 105226 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

NOLA LORTU LEHEN BEZEROAK

  • Maiatzak 10, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Laudio Garapen Agentzia, Arza Eraikina- Hiru Gurutzeta Telefonoa: 94 4034980 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

GERRILLA-MARKETINA  SUSTATZAILEENTZAT

  • Maiatzak 17, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Laudio Garapen Agentzia, Arza Eraikina- Hiru Gurutzeta Telefonoa: 94 4034980 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Aiarako Udalak, orain arte jende gutxik disfrutatzeko aukera zuten kalitate handiko irudi sortaz osatutako bideo promozionala aurkeztu berri du.

Kalitate handiko ikusentzunezko honek Aiarako zeruak irekitzen dizkio ikusleari sentsazio paregabe eta liluragarri batean murgil dadin: Aiarako zeruak zeharkatu eta txori hegaldi bat izango bagina bezala, begien aurrean aurkitzen denarekin gozatzea.

Airako txoko esanguratsuenen irudiak lortzeko, definizio goreneko kamarak dituzten droneak erabili dira. Aukera paregabea gure herria zerutik ezagutzeko... bidezidor, harkaitz, baso, landa, eremu berdez betetako parajea... denborak eta historiak moldatutakoa... eta bertako gizon eta emakumeek landutakoa, herria bera, sustraitze, bizi eta gozaleku bihurtzeko.

Udal honetako Gizarte eta Osasuna, Berdintasuna eta Inmigrazioa Batzordeak apirilaren 29an, igandean, "Ibarrondo Jatetxean", “Aiarako Adinekoen Eguna” ospatzeko egingo diren ekitaldietan eta bazkarian interesik duzuen 65 urtetik gorako eta Udalerrian erroldaturik zaudeten pertsona guztioi jakinarazi nahi dizuegu, Udal bulegoetara etorri behar duzuela, izena ematera eta gonbidapenak hartzera.

 Arespalditza: Astelehenatik ostilarera  09:00-14:00

Luiaondo: Astelehena 09:00-12:00  - Asteazkena 12:00-15:00

IZENA EMATEKO EPEAApirilaren 25 arte.

 

Apirilaren 29a, igandea ekitaldiak

12:00etan  Gure nagusien omenezko meza.

13:00etan  Itzalde Abesbatzaren kontzertua.

14:30etan  AXXVIII. Nagusien Egunaren      ospakizun otordua.

                   Dantzaldia: Iñaki Oteguirekin.

 

AUTOBUSA BAZKARIAREN AURREKO EKITALDIETARA JOATEKO:

Luiaondo

Murga

Zuhatza

Menagarai

Lanteno

Arespalditza

11:00

11:10

11:20

11:30

11:35

11:50

AUTOBUSA BAZKARIRA JOATEKO:

Arespalditza

Jatetxea

14:15

14:25

MENUA

Sotoko urdaiazpikoa.

Solomo burualdea.

Pikillo piperren entsalada intxaurren ozpin-olioarekin.

Kalabazin- eta sagar-krema.

 Bakailao gratinatua bizkaitar erara.

Txahal masailak Pedro Ximénez  ardoarekin erregosiak onddoekin.

 Chantillyz betetako hostopila

Etxeko ardoa edo lambruscoa, ogia,  ura eta kafea.

 

 

 

 

 

Apirilaren 9tik maiatzaren 9ra bitartean, Legutioko Maketa Lehiaketako bigarren edizioan parte hartu nahi duten bandentzako izena emateko epea zabalik egongo da. 

Hurrengo honetan lehiaketako oinarrien inguruko informazio zehatza eskaintzen duen esteka eskaintzen dizuegu.

Legutioko maketa lehiaketako oinarriak

Ekainaren 15ean, banda finalistek kontzertua eskainiko dute.

 

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31