Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Deialdiaren helburua da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian 2018ko “San Prudentzio” kirol jarduerak antolatzeak eragindako gastuak finantzatzen laguntzea, lehiaketa bidez. Dirulaguntza horiek Diputatuen Kontseiluaren urriaren 6ko 55/2015 Foru Dekretuak xedatutakoaren baitan emango dira, zeinaren bidez onartu baitziren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

“San Prudentzio” kirol jarduera dira 2018ko apirilaren 21etik maiatzaren 7ra bitartean (biak barne) egiten diren probak, txapelketak, erakustaldiak eta antzeko beste proba batzuk.

Linka:

http://www.araba.eus/cs/Satellite?c=DPA_Procedimiento_FA&cid=1224023124496&language=eu_ES&pageid=1193045603658&pagename=DiputacionAlava%2FDPA_Procedimiento_FA%2FDPA_procedimiento

Iragan urtarrileko 31ko ALHAOaren 13 Alean, irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeei kultura jarduerak egiteko emango zaizkien dirulaguntzen 2018ko deialdia argitaratu zuten. Hona kontsulta egiteko esteka:

http://www.araba.eus/cs/Satellite?c=DPA_Procedimiento_FA&cid=1224027422409&language=eu_ES&pageid=1193045599561&pagename=DiputacionAlava%2FDPA_Procedimiento_FA%2FDPA_procedimiento

Urtero legez, Arabako foru Aldundiak Arabako zaindari San Prudentzio eta Estibalizko Amaren omenezko jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko txapelketa martxan jarri du.

Zuk ere lehiaketan parte hartu nahi baldin baduzu, adi hurrengo honetan azaldutako oinarriei. Lanak aurkezteko epea martxoaren 6an bukatuko da. 

Sari bakarra izango da eta irabazleak 1.000 euro poltsikoratuko ditu. 

Lehiaketako oinarriak

Datorren OTSAILAREN 18an Etxaurren ikastolako XXVIII. krosa egingo da. Guraso Elkarteak antolatutako krosean parte hartu ahal dute gure umeek, jaio diren urtearen arabera, zenbait kategoriatan. Begiratu beheko koadroan eta anima ezazu seme-alaba, lagunak, auzokideak,… parte hartzera.

Bestalde, euskara eta kirola bultzatzeko eta gure ikastola balioan ipintzeko helburuekin III.
Etxaurren Ikastola Herri Lasterketa antolatu dugu aurten, adin guztiei irekia. Korrika, oinez zein dantzan gurasoak, izeko-osabak, aitite-amamak, haurrak, lagunak, herriko talde eta elkarteak… gonbidatu nahi ditugu parte hartzera, gurea delako, gu guztiona.

Bi txandatan egingo dugu: lehenengoa, ibilbide laburrekoa, parte hartzaile guztientzat baina batez ere txikienei bideratuta. 500 metro ipini dugu baina gutxi gorabeherakoa da, norberak aukeratuko du ibilbide osoa egin edo nahi edota ahal duena egiten duen. Edozein kasutan, kontuz ibiltzeko eskatzen dizuegu eta lasterketan txikienen abiadurara egokitu, istripuak ekiditeko.

Bigarren txanda nagusientzat izango da, 3,500m.

INSKRIPZIOAK: Egun berean 10:30etatik aurrera

SISIK ETA GARTZUK Adin guztiak 500 m 12:20 ean  bira 1  circuito B

HELDUAK Adult@s 3500 m12:30an bira 1 vuelta circuito B + 3 bira circuito A

Ordutegia gutxi gorabeherakoa da, eta eguraldiaren arabera aldatu ahal izango da.
Irteerak aurreko frogak amaitzen diren heinean izango dira.

 

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako ehziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Urtarrilaren 22tik 28ra bitarteko heziketa eskaintza

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31