Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Udalak Kulturaren, kirolaren eta gizartearen arloetan 2021. urtean dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartu ditu.

Aurkezteko epea: hilabete bat ALHAOn argitaratzen denetik

Deialdirako eta eskabide-orrietarako esteka

1990eko maiatzaren 17tik, OMEk homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuenetik, egun hori ospatzen da, eta balio esanguratsua du lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualentzat, gaur egun LGTBI kolektiboak oraindik ere aurre egin behar dien eskubideen aldeko eta diskriminazioaren aurkako jardueren ardatz katalizatzaile gisa.

COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera eragin handia izaten ari da gure kolektiboan ere; beraz, sexu- eta genero-aniztasunaren aurkako gorrotoak eragindako erasoak salatzen jarraituko dugu. Eraso horiek ez dira gure inguruan bakarrik gertatzen. Lesbiana, gay eta bisexualen lege-babesean aurrerapen handiak egin diren arren, NBEko 69 estatu kidek sexu bereko helduen artean adostutako sexu-ekintzak zigortzen jarraitzen dute, ILGAk (Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans eta Intersexen Nazioarteko Elkartea) adierazten duen bezala. Human Rights Watchen arabera, pandemiak desberdintasun arrakalak eragin ditu, eta kolektibo batzuk besteak baino ahulagoak dira. LGTBI kolektiboaren aurkako aurreiritziak nabarmenak izan dira Covid-19ri emandako erantzunetan munduko eskualde askotan.


Berdindu Zerbitzuak, maiatzaren 17an eta urteko egun guztietan LGTBI pertsonen eta haien ingurukoen ondoan jarraituko du, LGTBIfobiaren aurka borrokatuz. Gaur egun, oraindik ere beharrezkoa da gure gizartean oraindik indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzea. Gizarte osoaren erantzukizuna, diskriminazio- eta indarkeria-mota guztien aurka borrokatzeko.

Euskadi inklusiboa eta askotarikoa aldarrikatzen dugu, aniztasuna aztergai dugun esparrutik ulertuta, baina baita bere osotasunean ere. Berdindun, indarrak batuko ditugu gizarte- eta erakunde-eragile guztiekin, gizarte justuagoa, errespetuzkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko. Berdintasunerako eskubidearen eta sexu-orientazio eta generoagatiko diskriminaziorik ezaren alde lan egiten jarraituko dugu, aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin.

Jendaurrean jartzen da 2021eko maiatzaren 1etik ekainaren 15era arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:

- Ibilgailuen gaineko udal zerga.

         ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:

  1. Banketxeetan helbideraturiko ordainketak: aurreko urteotan ordainketa helbideratuta izan dutenek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko baldin eta helbideratze-kontua mantentzen badute. Udalak ordainketa tramitatuko du.
  2. Helbideraturik ez dauden ordainketak:.

                Kutxabank:   Kutxazainetan, txartelarekin edo         libretarekin.Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

                Nire ordainketa on-line: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea.

                Udaletxeko Bulegoetan, txartelarekin.

              Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.

Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31