Jendaurrean jartzen da 2021eko maiatzaren 1etik ekainaren 15era arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:
- Ibilgailuen gaineko udal zerga.
ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:
Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin.Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).
Nire ordainketa on-line: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea.
Udaletxeko Bulegoetan, txartelarekin.
Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.
Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.
DATA/DIZIPLINA |
ZER DA? |
ONURAK |
Maiatzak 8/Yoga dinamikoa |
Hatha Yogatik eratorritako modalitatea. Honela defini daiteke: mugimenduaren bidezko meditazioaren bilaketa.Bertan, asanak erritmo harmoniatsuan egiten dira, bata bestearen atzetik. Erritmo horrek gorputza eta adimena lortzen ditu, eta biei mesede egiten die. |
● Malgutasuna irabaztea ● Giharrak tonifikatzea ● Estresa hobeto kudeatzea ● Harremanak bultzatzea |
Maiatzak 15/Taiji |
Jatorria inperio txinatarrean duen arte martziala ; aplikazio terapeutikoak ditu eta oreka fisiko eta psikiko handiagoa lortzearekin lotuta dago. |
● Estres, antsietate eta depresio gutxiago izatea ● Aldartea hobetzea ● Ahalmen aerobikoa areagotzea ● Malgutasun, oreka eta arintasun handiagoa izatea ● Indar handiagoa eta gihar definituagoak izatea |
Maiatzak 22/Entrenamendu funtzionala+core |
Entrenamendu funtzionala ariketa fisikoen sorta bat da, zure giharrak elkarrekin lan egiteko entrenatzeko eta eguneroko zereginak errazago eta lesiorik gabe egiteko aukera ematen dizuna, etxean, lanean edo kirol-saioetan. Coreahonako hauek osatzen dute: abdominalak, zeiharrak, bizkarrezurreko muskulatura sakona, gerrialdeko muskulatura, flexoreak eta hedatzaile pelbikoak eta ipurmasailak.Hau da, gure gorputzaren erdialdea inguratzen duen muskulatura guztia.Corea lantzeak muskulatura horretarako ariketa egitea esan nahi du. |
● Gorputzeko gantzak erretzea ● Erresistentzia kardiobaskularra handitzea ● Gorputz-jarrera hobetzea ● Bizkarreko mina arintzea ● Barne-organoak babestea ● Arnasa hobeto hartzea |
Maiatzak 29/Stretching |
Stretchingarenhelburua da giharrak erlaxatzea eta indartzea, edonork —adina edo egoera fisikoa kontuan hartu gabe— egin ditzakeen ariketa leun eta kontzienteen bidez. |
● Elastikotasuna handitzea ● Bizkortasuna handitzea ● Lesioak saihestea ● Norberaren gorputza ezagutzea eta horren kontzientzia hartzea |
Ekainak 5/Pilates |
Pilates metodoa, nagusiki, barne- muskulaturaren tonifikazioan oinarritzen da, gorputzaren orekari eusteko eta bizkarrezurrari egonkortasuna emateko. |
● Gorputz-jarrera hobetzea eta zuzentzea ● Arnasketa hobetzea ● Giharren tonua indartzea |
Ekainak 12/Hiri-orientazioa |
Orientazioa kirol bat da, eta helburua lurrean puntu jakin batzuk aurkitzea da, mapa baten laguntzaz. |
● Espazioaren pertzepzioa hobetzea ● Ingurunea errespetatzea ● Egoera fisikoa hobetzea ● Talde-lana hobetzea |