Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Mikroenpresa Digitalaren ikastaro berriak irailean jarriko dira martxan!!

Eguneratu zaitez ZIBERSEGURTASUN arloan,  irailaren 26ean, osteguna, Amurrio Bidean elkarteak dituen bulegoetan.

Ordutegia 14:00etatik 16:00etara.

Datorren asteartean, irailaren 3an, 16:00etatik 17:45arte hezitzaile bat Kuadrillako eraikineko beheko solairuan kokatutako ordenadoreen gelara hurbilduko da, informatikaren inguruko zalantzak argitu edo ordenadorean ibiltzeko grina duten pertsonak artatzeko.

Horren inguruan eta informatikaren munduan sakondu nahi duten guztientzat, jakizue Amurrioko KZ Guneak, Aiara udalerritik hurbilen dagoen zentroak, ateak irekita dituela astegunero, 16:00etatik 20:00etara, Kultura Etxeko lehen solairuan (Landako 8) 

Informazio gehiagorako  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emaila

Kontzertua - egitaraua

Concierto - programa

 

1. ABBA GOLD

    Egilea Mold. / Autor Arr.: Ron Sebregts

2. COLORS OF THE WIND

     Egileak / Autores: A. Menken & S. Schwartz

3. ARABIAN DANCES

     Roland Barrett

4. ONE MOMENT TIME

    Egilea Mold. / Autor Arr.: John Higgins

5. THE BEATLES IN CONCERT

     Egileak / Autores: Lennon and Mc. Cartney-Hautvast

6. FAME

    Egilea / Autor: M. Gore & D. Pitchford

7. NINO BRAVO EN CONCIERTO

     Egilea / Autor: Manuel Calero García

 

Zuzendaria / Director: EDUARDO GIL ORIVEL.G. 

Irailaren 2tik 10era 2019-2020ko trikitixa eta pandero ikastaroan izena emateko epea irekiko da.

Trikitixa ikastaroan zortzi urte gorakoek parte hartu ahal izango dute eta pandero ikastaroan sei urte gorakoek, bietan ez da adin limeterik izango.

Triki ikastaroaren Matrikula: 100 euro

Pandero ikastaroaren Matrikula: 50 euro

Triki hileko kuota: 35 euro

Pandero hileko kuota: 20 euro

Klaseak astelehenetan edo arteartetan izango dira eta astero ordu batekoak izango dira.

Irailaren 16an ordutegiak antolatzeko bilera egongo da.Taldeak antolatu arte ez dira ordainketak pasatuko.

Plaza kopuru mugatuak dira eta Aiaran erroldatutakoek lehentasuna izango dute.Interesa baduzu, bete inskripzio orria eta eman udaletxean edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbiderabidali matrikulazio epe barruan.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31