Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Izapide hau bizilekua Aiara udalerrian finkatzea erabakitzen duten pertsona guztiek egin behar dute, eta alta idatziz eskatu beharko da.

Agiriak:

  • Alta eskaera (udaletxean bertan bete beharrekoa)
  • Erroldatzen diren guztien NANaren fotokopia eta jatorrizkoa.
  • Adingabe emantzipatugabeen kasuan:
    • Jaiotza-ziurtagiriaren edo familia-liburuaren (adingabea bertan jasota badago) fotokopia eta jatorrizkoa.
    • Aitaren edo amaren NANaren fotokopia eta jatorrizkoa.
    • Gurasoetakoren bat helbide berean erroldatuta ez badago (bananduta edo dibortziatuta egon gabe), erantzukizunezko aitorpenaren inprimakia bete beharko da (udaletxean) adingabeen helbidearen alta/aldaketa izapidetzeko.
    • Bananduta edo dibortziatuta badaude: zaintza eta babesa ematen duen ebazpen judizialaren jatorrizko agiria.
    • Tutoretza, harrera edo adopzioa tarteko badago: ebazpen judizialaren jatorrizko agiria.
  • Atzerritarren kasuan:
    • Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrak: nortasun agiria edo pasaportea, jatorrizko estatuak emanda, eta Atzerritarren Erregistro Nagusian izena emanda dutela egiaztatzen duen agiria (espainiar agintaritzak emanda). Agiriek indarrean egon behar dute.
    • EBko kide ez diren hirugarren estatuetako herritarrak: bizileku-txartela, espainiar agintariek emanda, edo halakorik izan ezean, horien titular ez izateagatik, jatorrizko herrialdeko agintariek emandako pasaportea. Agiriek indarrean egon behar dute.
  • Etxebizitzaren okupazioa bermatzen duen agiria:
    • Jabetzako etxebizitza izanez gero: etxebizitzaren jabetzaren eskritura, kopia soila edo salerosketaren kontratu pribatua.
    • Jabetzako etxebizitza ez bada: indarrean dagoen alokairu kontratua.
  • Ur, argindar, gas edo telefonoaren fakturaren edo ordainagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.
  • Etxebizitza okupatua bada, nagusi gisa erroldatutako pertsonaren baimena, haren NANaren fotokopiarekin batera.

Descargar archivos

Itzuli

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31