Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Birgaitzeak, zaharberritzeak, egiturazko aldaketak, erabilera-aldaketak, estalkiak, forjak...

Aurkeztu behar diren agiriak:

  1. Bete obra-eskaerako inprimakiaren orria.
  2. Eskaera horrek obra egingo den lekuko Administrazio Batzarraren zigilua izan behar du.
  3. Beharrezko proiektua erantsiko da.

Teknikari eskudunak egindako obra-proiektua, dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsitakoa. Kasuaren arabera, honako hauek jaso ahal izango ditu:

  • Memoria.
  • OD-EKTak betetzea.
  • Telekomunikazio-proiektua.
  • Azterlan geoteknikoa.
  • Hondakinak kudeatzeko plana.
  • Betekizunen Plegua.
  • Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana.
  • Kalitate-kontrola.
  • Aurrekontuak eta neurketak.
  • Dokumentazio grafikoa (planoak).

Udaleko teknikariak horrela ebazten badu, lizentzia izapidetzeko beharrezkoak izango dira honako erakunde hauen baimenak:

  • Landa Intereseko eta Nekazaritza Bideragarritasuneko Obren Atala (AFAko Nekazaritza Saileko Nekazaritza Garapeneko Zerbitzua).
  • Herri-lanak eta Garraioak Saila -Errepide Zerbitzua - AFA.
  • Kultura Saila - Ondare historikoaren eta arkitektonikoaren zerbitzua - AFA.
  • UR Agentzia, Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritza.
  • Administrazio Batzar eskudunaren berariazko baimena, sare eta zerbitzuen bestelako instalazioetan loturak egiteko (ura hornitzea eta hustea, argiteria publikoa...).

Obra berrietako eraikuntzetan, obren lizentzia eskatu baino lehen, harremanetan jarri behar da Udaleko zerbitzu teknikoekin, kasu zehatz bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri eman dezan.

OHARRA: halaber, udal-teknikarien irizpideei jarraikiz, edozein mutur justifikatzeko egokitzat jotzen den dokumentazioa eskatu ahal izango da.

Descargar archivos:

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31