Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

OGASUNA

2.09.- ZERGA-BETEBEHARRAK ATZERATZEKO EDO ZATITZEKO ESKAERA.

GAIA

EDUKIA

Zer da?

En qué consiste

-       Zorren ordainketa atzeratzea: zerga-betebeharra iraungi ostean eta ordainketa bakarrean ordaintzean datza.

-       Zorraren ordainketa zatitzea: zerga-zorra kuota ezberdinetan banatzean datza. Ordainketa bakoitza ezarritako datan egin behar da.

-          

Nork eska dezake?

Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-          "0.01 Eskabide orokorra inprimakia. Bertan adierazi beharko da atzeratzea edo zatitzea eskatzen den zorraren identifikazioa, baita eskatzen den epealdi-kopurua ere.

-        Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-       Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.        

-         

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-        Atzeratutako edo zatitutako zenbatekoak Arabako Foru Aldundiaren erregelamenduari jarraikiz aplika daitekeen legezko interesa sortuko du.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako denbora: hilabete bat.

-       Legezko gehieneko epea: sei hilabete.

-        

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-       Agiriak jasotzea, egiaztatzea, zuzenak badira eskaneatzea eta adierazitako gainerako agiriekin batera erregistratzea.

-       Eskatzaileari kopia zigilatua ematea ziurtagiri gisa.

Ondorengo izapideen laburpena

-       Kontu-hartzailetza eta Diru-zaintza sailari igortzea.

-       Alkatetzaren edo eskuordetzen duen organoaren ebazpena.

-       Interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

-       Borondatezko ordainketa-epean dauden zorren ordainketak atzeratzeko edo zatitzeko eskabideak epe horren barruan egin beharko dira.

-       Exekuzio-epean dauden zorren ordainketa atzeratzeko edo zatitzeko eskabideak zergapekoari enbargatutako ondasunak besterentzeko erabakia jakinarazten zaion momentura arte aurkeztu ahal izango dira.

-  Zatiketa onartzen bada, gehienez ere 11 hilabetekoa izango da.

-   Atzerapena onartzen bada, gehienez ere 6 hilabetekoa izango da.

Agiri osagarriak

-          "0.01 Solicitud General""0.01 Eskabide orokorra"

-          "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

-       Alkatetza.

Unitate arduraduna

-       Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza

Indarraldia

Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-        Arabako Zerga Orokorrari buruzko  6/2005 Foru Araua.

-       48/1994 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Arabako Lurralde Historikoaren Diru-bilketa Araubidea onartzen duena.

-        Diputatuen Kontseiluaren 17/2009 Foru Dekretua, otsailaren 17koa, Arabako Lurralde Historikoko Dirubilketa Araudi Orokorra onartu zuen maiatzaren 10eko 48/1994 Foru Dekretua aldatzea onartu zuena

-        Udal ordenantza fiskalak.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31