Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

OGASUNA

2.10.- ZERGA-BETEBEHARREN ORDAINKETA EGUNEAN EDUKITZEAREN ZIURTAGIRIA.

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Udal zerga-betebeharren ordainketa egunean dagola ziurtatzen duen dokumentua da.

Nork eska dezake?

Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-          "0.01 Eskabide Orokorra" eskaera-inprimakia.

-        Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-          Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.        

-           

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako epea: momentukoa.

-       Legezko gehieneko epea: ez dagokio.

-       Administrazioaren isiltasuna: ezezkoa

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-       Agiriak jasotzea, egiaztatzea, zuzena badira eskaneatzea eta adierazitako gainerako agiriekin batera erregistratzea.

-       Eskatzaileari kopia zigilatua ematea ziurtagiri gisa.

-       Ziurtagiria sistema informatikoaren bitartez ematea.

-       Ziurtagiria zigilatu eta sinatzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-       Ziurtagiria interesdunari ematea. Eskaera aurrez aurre egiten ez bada, postaz bidaltzea Udalak ezarritako prozeduraren bitartez.

Oharrak

Zerga-betebeharren ziurtagirien inguruko araudi espezifikoak kontrakoa ezarri ezean, zerga-betebeharren ziurtagiriek 12 hilabeteko balioa izango dute jaulkitze-datatik, betiere edukiaren funtsezko inguruabarren aldaketarik ez badago, aldizkako betebeharrei dagokienez, edo hiru hilabetez aldizkakoak ez diren betebeharrei dagokienez.

Agiri osagarriak

-          "0.01 Eskabide orokorra"

-          "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

 

Unitate arduraduna

-       Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza

Indarraldia

Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

- Arabako Zerga Orokorrari buruzko  6/2005 Foru Araua.

 

 

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31