Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

INFORMAZIO PUBLIKOA

8.05.- IZAPIDETZEN ARI DIREN ADMINISTRAZIO-PROZEDUREI BURUZKO INFORMAZIORAKO SARBIDEA.

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Izapidetzen ari diren administrazio-prozedurei buruzko informaziorako sarbide-eskaera.

Nork eska dezake?

Prozedura jakin batean legezko interesdun kontsiderazioa duten pertsonek edo beren legezko ordezkariek, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan jasotakoari jarraikiz.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "0.01 Eskabide Orokorra" eskaera-inprimakia beteta.

-        Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-        Interesdunaren legezko izaera egiaztatzen duten dokumentuak.

-        Bere eskubidea demostratzen duten dokumentuak.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia. Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

Non izapidetzen da?

-  Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea– Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

             / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Betebehar ekonomikoak

-          Kopiak eskuratzeak Aiarako Udaleko administrazio-dokumentuak jaulkitzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalean aurreikusitako tasa ekarriko du.

-            

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

- Aurreikusitako epea:

-   Eskabidea jaso eta bi astera.

-   Kopiak eskuratzeko, astebetekoa izango da epea, planoen edo makineria espezializatua behar duten dokumentuen kasuan izan ezik; kasu horietan, 15 egun baliodunekoa izango da.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskabidea jasotzea eta agiriak konprobatzea.

-        Eskabidea erregistratzea eta interesdunari agiriaren kopia zigilatua ematea, aurkezpen-datarekin.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Eskabideak ez baldin badu nahikoa identifikatzen eskatutako informazioa, eskatzaileari eskatuko zaio informazio hori zehazteko hamar eguneko epean. Era berean, adierazi egingo zaio informazio hori ez ematekotan, atzera egin duela ulertuko dela, eta, bertan behera utziko dela ebazpena emateko epea.

-    Alkatetzaren ebazpena ematea, informaziorako sarbidea onartu edo ezeztatzeko.

-    Alkatetzaren Ebazpena eskatzaileari jakinaraztea.

-    Kopiak eskuratzeagatik dagokion tasa likidatzea.

Oharrak

 

Agiri osagarriak

-        "0.01 Eskabide Orokorra"

-        "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

-          Alkatetza.

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Aplikagarria den legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena (BOE, 80. zk., 1985-04-03).

-          39/2015 Legea, urriaren 1ekoa,  Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (BOE, 236. zk., 2015/10/02).

-          12/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko toki erakundeei buruzkoa (BOE, 105. zk., 2016/05/02).

-          Aiarako Udaleko administrazio-dokumentuak jaulkitzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31