Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

INFORMAZIO PUBLIKOA

8.06.- KATASTROARI BURUZKO KONTSULTAK ETA ZIURTAGIRIAK

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Katastro zerbitzuko datu-basean dauden katastroko datu babestuak bilatzean eta aztertzean datza (barne hartuta katastroko kartografia).

Honako hauek kontsideratzen dira datu babestu: higiezinen katastroan titular gisa inskribatuta daudenen izena eta abizenak, haien sozietateen izenak, identifikazio kodeak eta helbideak, baita katastroko balioa eta lurzoruaren katastroko balioak ere, eta, hala dagokionean, higiezin bakoitzaren eraikuntzaren balioa.

Titularrak bere izenean dauden landa- eta hiri-ondasun higiezinen ziurtagiria eska dezake.

Katastroko ziurtagiri deskribatzaile eta grafikoek dagokien ondasun higiezinaren oinarrizko datu fisikoak, juridikoak eta ekonomikoak izateaz gain, errepresentazio grafikoa ere badute. Arabako Foru Aldundiaren Katastroan eskatu beharko dira azken horiek.

Nork eska dezake?

Interesdun guztiek eta/edo euren legezko ordezkariek.

Katastroko ziurtagiriek babestutako datuak dauzkatenean, hau da, titulartasunari edo katastroko balioari erreferentzia egiten dioten datuak baldin badauzkate, higiezin bakoitzaren titularrek baino ezingo dute eskatu. Gainera, honako hauek ere aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak:

-  Higiezin bakoitzeko titularraren berariazko baimen idatzia dutenek.

-  Kausatzailearen edo transmisioa egiten duenaren ondasun higiezinak jasoko dituzten ondorengo edo oinordekoek.

Aurkeztu beharreko agiriak

-      Katastroko ondasunen ziurtagiria eskatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

-        "0.01 Eskabide Orokorra" eskaera-inprimakia, beteta.

-        Ondasunaren edo ondasunen titularraren jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza idatzia" inprimakia. Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.           

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea– Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Betebehar ekonomikoak

-  Katastroko ziurtagiri literalen kasuan, doakoa da.

- Katastroko ziurtagiri deskribatzaile eta grafikoen kasuan, Arabako Foru Aldundiak ezarritako tasa kontsultatu beharko da.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

Aurreikusitako epea: berehalakoa.

Gehieneko legezko epea: 6 hilabete.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-            Aurkeztutako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea, eta, zuzena bada, eskatutako informazioa edo ziurtagiria ematea.

       

Ondorengo izapideen laburpena

-            Artxibatzea.

Oharrak

Katastroko ziurtagiri deskribatzaile eta grafikoak Arabako Foru Aldundian, zehazki, Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuan, Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak Sailean (Probintzia plaza, z.g., 01001 Vitoria-Gasteiz.) eskatu beharko dira.

Agiri osagarriak

-          "0.01 Eskabide Orokorra"

-          "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

-          Alkatetza.

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Aplikagarria den legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          1/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bategina onartu zuena.

-          417/2006 Errege Dekretua, apirilaren 7koa, 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Higiezinen Katastroari buruzko testu bategina garatzen duena.

-          42/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa.

-          1080/1992 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, hiriko ondasun higiezinen balio katastralak ezartzeko, berrikusteko, moldatzeko eta eguneratzeko baldintzak zehazten dituena (1992ko abenduaren 30eko eta 1993ko urtarrilaren 20ko ALHAO).

-          1/1993 Foru Dekretua, urtarrilaren 2koa, Higiezinen Katastroaren Babesaren Prozedurari buruzkoa (1993/2/5eko ALHAO).

-          2/1994 Foru Dekretua, urtarrilaren 18koa, martxoaren 1eko 21/1994 Foru Dekretuak osatua, lurzoruaren eta eraikuntzen balioen balorazioaren arau teknikoak eta koadro-esparrua onartzen dituena.

-          7/2008 Foru Dekretua, otsailaren 5ekoa, higiezinen katastroan eraikuntza berrien alta xedatuko duten arauak aldatzen dituena, ondasun higiezinen gaineko zergaren ondorioetarako (ALHAO 2008/02/13).

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31