Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

INFORMAZIO PUBLIKOA

8.08.- ESKER ONAK, IRADOKIZUNAK, KEXAK ETA ERREKLAMAZIOAK JASOTZEA.

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

-        Esker onak jasotzea.

-        Herritarrek proposatutako egitasmo edo iradokizunak jasotzea zerbitzuen kalitatea hobetzeko, gastu publikoaren errendimendua edo aurrezkia handitzeko, izapideak sinplifikatzeko edo beharrezkoak ez diren izapideak ezabatzeko edo herritarrek Udalarekiko duten asebetetasun-maila areagotzeko.

-        Atzerapenengatik, arreta faltagatik edo udal administrazioaren edo zerbitzuen funtzionamenduan hautematen den beste edozein jarduketa irregularrengatik herritarrek aurkeztutako kexa eta erreklamazioak.

Nork eska dezake?

Interesdun orok eta/edo euren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "0.01 Solicitud General" eskaera-inprimakia, beteta.

-        Ondasunaren edo ondasunen titularraren jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-        Egokitzat jotzen den dokumentazio osagarria.

-       Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia. Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.           

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea– Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

-  Aiarako Udalaren webgunean eskuragarri dagoen web galdetegiaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

-  Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

Ebazpena emateko aurreikusitako epea: hamabost egun.

Ebazpena emateko legezko gehieneko epea: hiru hilabete.

Administrazio isiltasuna: ez dagokio.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Esker oneko idatzia, iradokizuna, kexa edo erreklamazioa jasotzea eta sarrerako erregistroa ematea.

-        Interesdunaren agiriaren kopia zigilatua ematea, aurkezpen-datarekin.

-        Dagokion sailari helaraztea, Idazkaritzari edo Alkatetzari, edukiaren arabera.

Ondorengo izapideen laburpena

-          Iradokizuna, kexa edo erreklamazioa bada:

-          Informazio-espedientea irekitzea.

-          Dagozkion txostenak ematea.

-          Interesdunari egindako jarduketak eta, hala badagokio, hartutako neurriak jakinaraztea.

-          Esker oneko idatzi bat baldin bada:

-          Dagokionari jakinaraztea.

-             

Oharrak

-          Kexak ez dira inola ere administrazio-errekurtso kontsideratuko, eta kexa horiek aurkezteak ez du indarreko legerian ezarritako epeak etetea ekarriko. Era berean, ez dituzte inola ere baldintzatuko interesdunek gainontzeko prozedura jakinetan dituzten ekintza edo eskubideak.

-          Kexak idatziz aurkeztu beharko dira beti.

Agiri osagarriak

-          "0.01 Eskabide Orokorra"

-          "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

-          Alkatetza.

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Aplikagarria den legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena (BOE, 80. zk., 1985-04-03).

-          39/2015 Legea, urriaren 1ekoa,  Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (BOE, 236. zk., 2015/10/02).

-          951/2005 Errege Dekretua, Estatuko Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko esparru orokorra ezartzen duena.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31