Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

INFORMAZIO PUBLIKOA

8.09.- ORDENANTZAK ETA ARAUDI OROKORRA EZ BETETZEAGATIKO SALAKETAK.

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Egintza bat da, eta haren bitartez banako batek administrazioari jakinarazten dio administrazio arloko ez-betetze bat izan daitekeen egitate bat (zehagarria edo ez), prozedura jakin bati hasiera emate aldera.

Nork eska dezake?

Interesa duen orok eta/edo euren legezko ordezkariak

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "0.01 Eskabide orokorra" eskaera-inprimakia, beteta.

-        Ondasunaren edo ondasunen titularraren jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-        Salatutako egitatea demostratzeko dokumentazio osagarria.

-       Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.  

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea– Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Betebehar ekonomikoak

-  Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

Prozedurari hasiera ematen bazaio, prozedura horri dagokiona.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskabidea jasotzea eta aurkeztutako agiriak konprobatzea.

-        Eskabidea erregistratzea eta interesdunari agiriaren kopia zigilatua ematea, aurkezpen-datarekin.

-        Eskabidea idazkaritzari helaraztea.

Ondorengo izapideen laburpena

-          Hala badagokio, administrazio-espedientea irekitzea eta instrukzioa egitea.

-          Dagozkion txostenak ematea.

-          Alkatetzaren Ebazpena.

-          Interesdunari egindako jarduketak eta, hala badagokio, hartutako neurriak jakinaraztea.

Oharrak

-          Salaketak ez du berez salaketa aurkeztu duen pertsona interesdun bihurtzen, prozedurari hasiera ematea interesdun izaera hori egiaztatuta izanik eskatzen ez badu, behintzat.

-           Gainontzeko kasuetan, prozedurari hasiera eman zaion edo ez jakinaraziko zaio bakarrik, eta, gero, prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Agiri osagarriak

-            "0.01 Eskabide Orokorra"

-            "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

-          Alkatetza.

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Aplikagarria den legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena (BOE, 80. zk., 1985-04-03).

-          39/2015 Legea, urriaren 1ekoa,  Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (BOE, 236. zk., 2015/10/02).

-          2/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzkoa (EHAA 1998/2/20).

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31