Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

BAKE EPAITEGIA

Bake epaitegiak, zer dira?

Bake-Epaitegia, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegirik ez duten udalerri guztietan dagoen Justizia-Administrazioaren organoa da. Herritarrak, lurralde-eremu zabala duten lekuetan kokaturik egon ohi den eta guztiok "Justizia Jauregia" deritzogun eraikinik ez duten udalerri guztietan Bake-Epaitegi bat aurkituko du; Bake-Epaitegiak, herritarrari Justizia-Administrazio konplexuaren barruan zerbitzurik errazena eskaintzen dio.

Funtzioak:

  • Lankidetza judiziala beste epaitegi batzuekin. Bake epaitegiak hiritarra deitu dezake, komunikazio ekintzen bat egiteko (notifikazioa, zitazoa,etab.) baita beste Epaitegiren batek eskatutako bestelako diligentziaren bat. Diligentzia hauek oso garrantzitsuak dira epaia bizkortu dadin, horregatik, bertaratzeko aukerarik ez balego, Bake Epaitegira jakianrazi behar zaio, derrigorrez. 
  • Esparru Penala. Legeak zehaztutako zenbait kasutan falten judizioak egiten ditu (konplesutasun urriko kasuak).

ERREGISTRO ZIBILA

Zer da erregistro zibil bat?

Erregistro Zibila, erakunde edo zerbitzu administratiboa da, pertsonen egoera zibilak sorturiko eraentzak sortu publikatu eta legitimazio tituluak ematen dituena.Honetaz gain bere funtzioa bere dituen datuekin beste erakunde batzuekin kooperatzea da.

Erregistro Zibilean azaltzen dira, jaiotza, ezkontza, heriotza, izen abizenak, erregimen ekonomikoaren, ezkontza erregimenaren, nazionalitatearen eta auzokotasun erregimenaren zehaztapenak.  

Erregistro Zibila, beraz, bertan inskribatutako gertakarien froga da.

Funtzioak:

  • Udalerrian jaiotako edo gurasoek etxebizitza duten udalerrian gertatutako jaiotzen inskripzioa. 
  • Erregistro Zibila egoitza duen udalerrian ospatutako ezkontzen inskripzioa (Elizakoak zein Udaletxekoak). 
  • Erregistro Zibila egoitza duen udalerrian gertatutako heriotzen inskripzioa.
  • Ezkontza Kapitulazioen inskripzioa .
  • Jaiotze, ezkontza, heriotza ziurtagirian espedizioa -Erregistro honetan edo beste batzuetan insbribatutakoak, izan ere beste Erregistro Zibiletan eskazten baitira.
  • Bizi- agiri eta Estatu ziurtagirien espedizioa.
  • Ezkontza Zibilen espedientea.

Erregistro Zibilean egingo diren ziurtagiri eta inskripzio guztiak doakoak dira.

Izapideak:

Helbidea:
     Arespalditzako bulegoak: Elezalde auzoa, 3.

Ordutegia:

     Asteazkena 09:00 - 14:00

Telefonoa:

     Arespalditza: 945 39 90 13 - Fax: 945 39 93 31
  

E-maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31