Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Katastro- eta balorazio-zerbitzuaren jardueraren ardatza da higiezinen katastroa kudeatzea eta landa- zein hiri-izaerako ondasun higiezinak baloratzea.

Katastroan landa- eta hiri-izaerako ondasun higiezinei buruzko hainbat datu eta deskripzio ageri dira, hala nola: azalerak, kokapena, mugak, labore edo aprobetxamenduak, kalitateak, balioak eta gainerako alderdi fisiko, ekonomiko eta juridikoak, lurralde-jabetza ezagutzera ematen dutenak eta hori definitzen dutenak, alderdi eta erabilera desberdinei dagokienez.

Ondasun higiezinen balorazioa dela eta, urtero onetsitako merkatu-azterlanak oinarri hartuta ezartzen dira balorazio-arau teknikoak eta lurzoruaren balioaren esparru-koadroa, zehazte aldera hiri- eta landa-izaerako ondasun higiezinen balioa.

IZAPIDEAK

  • Katastroaren kontsulta
    Izapide hau edonork egin dezake, eta katastroan dauden planoak edo bestelako datuak emango zaizkio, titulartasuna izan ezik, datuen babesari buruzko legeak babesten duelako.
  • Katastroko ziurtagiriak igortzea
    • Ondasun higiezinei buruzko ziurtagiria.
      Udalak emandako ziurtagiria da. Bertan, udalerriko katastroan eskatzailearen izenean dauden ondasun higiezin guztiak agertzen dira.
      Lekua: Aiarako Udala.
      Pertsona eskatzailea: ondasun higiezinen titularra edo horrek behar bezala baimendutako pertsona.
      Dokumentazioa: Titularraren NANaren eta pertsona baimendunaren fotokopia, halakorik badago.
    • Ondasun higiezinen ziurtagiri deskriptiboa eta grafikoa
      Arabako Foru Aldundiak emandako ziurtagiria da. Bertan agertzen dira eskatzen diren ondasun higiezinen datu deskriptiboak eta grafikoak.
      Lekua: Arabako Foru Aldundia

      Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Arabako Foru Aldundira.
  • Titulartasuna aldatzeko eskaera
    Higiezin batean egiten den edozein titulartasun-aldaketa, izan eskualdatzeengatik, jaraunspenengatik, dohaintzengatik, epaitegietako epaiengatik…
    Lekua: Aiarako Udala.
    Eguna: Ostiraletan 09:00etatik 14:00etara.
    Pertsona eskatzailea: ondasun higiezinen titular edo horrek behar bezala baimendutako pertsona.
    Dokumentazioa:
    • Titular berrien NANaren fotokopia.
    • Titulartasun-aldaketa egiaztatzen duen dokumentazioa: eskritura publikoa, epaitegietako epaia edo hori egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.
  • Erreklamazioak
    Katastroan dauden datuei buruzko erreklamazioak:  titulartasuna, partzela mugatzea, metroak edo beste edozein datu.
    Lekua: Aiarako Udala.
    Eguna: ostiraletan 09:00etatik 14:00etara.
    Pertsona eskatzailea: ondasun higiezinen titularra edo horrek behar bezala baimendutako pertsona.
    Dokumentazioa:
    • Titularraren NANaren fotokopia.
    • Erreklamatutakoa egiaztatzen duen dokumentazioa.
      • Eskritura publikoa edo epaitegiaren epaia, titulartasun-akatsak badaude.
      • UTM koordenadak dituen plano topografikoa, mugakideek sinatutakoa. Halaber, mugakideen NANaren fotokopia, lursaila mugatzean egindako akatsetarako.

KATASTROKO TEKNIKARIA: Kontsultak, izapideak, aldaketak, erreklamazioak...
Helbidea: La iglesia auzoa 3, Arespalditza
Ordutegia: Ostiraletan 09:00etatik 14:00etara
Telefonoa: 945 399 013

UDAL BULEGOAK: Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea. Ondasun higiezinen ziurtagiria ematea.
Helbidea:
     Arespalditzako bulegoa:  La Iglesia auzoa 3
     Luiaondoko  bulegoa: La Torre auzoa  27, behealdea
Ordutegia:   
     Arespalditzako bulegoa: Astelehenetik ostiralera  09:00etatik - 14:00etara
     Luiaondoko bulegoa:(Astelehenetan: 09:00etatik - 12:00etara) eta (Asteazkenetan: 12:00etatik  - 15:00etara).
Telefonoa:   
     Arespalditza: 945 39 90 13 - Fax zenbakia: 945 39 93 31
     Luiaondo: 945 39 33 32
E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31