Oro har jakinarazten da 2024ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean honako hauei dagozkien ordainagiriak kobratuko direla:
- HIRI OHZ: bigarren ordainketa (ordainagiriaren % 50)
- LANDA OHZ.
- JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA.
- ZABORRAK BILTZEAGATIKO TASA: bigarren ordainketa (ordainagiriaren % 50)
1.- ORDAINTZEKO EPEA:
A.- Borondatezko aldia:
- Hiri eta Landa OHZ: 2024ko azaroaren 1etik abenduaren 15era.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 2024ko abenduaren 1etik 31ra.
- Zaborrak biltzeko zerbitzuagatiko tasa: 2024ko abenduaren 1etik 31ra.
B.- Exekuzio-aldia: 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera. Administrazio
premiamenduko prozedura exekutiboa hasiko da, dagozkion gainkarga, atzerapen-interes eta, bidezkoa bada, kostuekin, bat etorriz Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin.
2.- ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA:
- A) Banku-erakundeetan helbideratutako ordainketak:
Ordainketa aurreko urteetan helbideratuta zutenek ez dute inolako izapiderik egin beharko, bankuko helbideratzearen kontua mantentzen badute. Udala arduratuko da ordainketa izapidetzeaz.
- B) Helbideratu gabeko ordainagiriak:
Kutxabank eta Rural Kutxa: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).
Nire ordaindu:”nire ordainketa” ordainketa pasabidean; (www.aiarakoudala.eus),txartela erabiliz..
Udaletxeko Bulegoetan.
3.- GOMENDIOAK:
Altak, bankuko helbideratzeak eta helbideratze-aldaketak, ondoz ondoko jakinarazpenen ondoreetarako, Ayala-Aiarako Udalaren bulegoetan izapidetu behar dira.
Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.