Honen bidez jakinarazten da urriaren 10eko 118/2024 Foru Aginduaren bidez berritu egin dela "Aiara" ehiza-barrutia (VI-10.120), eta AIALA EHIZA ETA ARRANTZA ELKARTEAri esleitu zaiola ehiza-aprobetxamendu horren errentamendua, 10 urterako.
Era berean, ehiza-barrutiaren kudeaketari eta aprobetxamenduari dagokienez gardentasuna eta irisgarritasuna bermatzeko, jarraipen-batzorde bat eratuko da, administrazio-batzarretako, udaleko eta erakunde esleipenduneko ordezkariek osatua.
Hori dela eta, ehiza-barrutiaren aprobetxamenduari buruzko kexak edo iradokizunak egonez gero, Administrazio Batzarretako lehendakariei bidaltzeko eskatzen dizuegu.
