Azken egunotan, Etxaurrengo atletismo pistaren barruko lerroa margotu da, distantzia horrelako instalazioetako ohiko 400 metroetara egokitzen dela ziurtatzeko.
Hobekuntza horri esker, erabiltzaile guztiek egindako distantziaren ziurtasunarekin egin ahal izango dituzte entrenamenduak, eta, horri esker, saioak optimizatu ahal izango dituzte.
Helmuga, pista alde batetik beste gurutzatzen duen marra bakarra, aulkiak dauden zuzengunearen amaieran dago. Gainera, 100 metrotik behin zeharkako marra txikiak margotu dira, dagozkien partzialak adierazteko. Horiekin batera, marka horietako bakoitzetik helmugako marra nagusira arte egiten den distantzia zehatza adierazten da.
Jarduera honekin, instalazio oso erabilia neurketa zehatzagoz hornitzen da, bertan entrenatzen duten kirolari guztien onurarako. Herritar guztiak animatzen ditugu pista erabiltzen jarraitzera.
Ekimen hau Oinkariak Amurrio Atletismo Klubak sustatu du eta Aiarako Udalak gauzatu du.
