Telefonoa
Posta elektronikoa
info@aiarakoudala.eus
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Zaborren tasan hobariak aplikatzeari dagokionez, beharrezkotzat jotzen da honako zehaztapen hauek egitea:


Indarrean dagoen Ordenantzaren e) puntua bakarrik aplikatuko da 2026ko tasan, elikagai-soberakinak emateko hitzarmena duten sortzaile handiei buruzkoa.


Aurreikusitako gainerako hobarien kasuan, a), b), c) eta d) idatz-zatietan daudenak  (etxeko eta/edo komunitateko konpostajeari, sarbide-kontrola duten edukiontzien erabilerari eta atez ateko biohondakinak biltzeko sistemetan sortzaile handien parte-hartzeari buruzkoak), hobaria 2027an aplikatuko da, praktika horiek 2026an egin direla egiaztatu ondoren.


Horregatik, eskaera egin behar dute 2026an zehar hobariaren mendeko aukera horietakoren batean praktikatzen jarraituko duten edo horri atxikitzea aurreikusita duten familiek edo jarduerek. Indarrean dagoen ordenantzan ezartzen den bezala, hobari-eskaerak berariazkoa izan beharko du, hala badagokio, eta 2027ko otsailaren 25a baino lehen egin beharko da. 2026an zehar eskaerak aurkeztera animatzen da, arlo teknikoak horretarako behar den informazio egiaztagarria garaiz eta behar bezala izan dezan.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Posta elektronikoa
info@aiarakoudala.eus