Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Eusko Jaurlaritzak plan bat  amaitu du etxetik atera ezin  diren pertsona asintomatikoei oinarrizko zereginak, behar-beharrezkoak direnak, egiteko antolatutako elkartasun-ekimenak sustatzeko eta  babesteko. Zehazki, 70 urtetik gorako  pertsonei eta/edo mendekoei, edo ahultasuneko beste egoera batzuetan daudenei (azken horiek administrazioak eratorritakoak), baldin eta beren etxeetan bizi badira, bakarrik edo bikotekidearekin bizi badira eta familiaren laguntzarik ez badute.

ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarearen helburua da premiarik handienak dituzten euskal herritarren premiak bideratuko dituen tresna bakar  bat bultzatzea eta,  aldi berean, osasun-kalteak saihestea, haientzat zein laguntzen dieten boluntarioentzat.

Guztion osasuna zaintzeko, mugimenduak mugatu behar dira, eta, horretatik, behar-beharrezkoak diren zerbitzuak baino ez egitea izango da planaren helburua. Ildo horretan, lagundutako pertsonen osasuna zaintzeko, beharrezkoa izango da,  halaber, bizileku bakoitzean laguntzen duten boluntarioen kopurua mugatzea.

Pandemiaren aurkako borrokaren oraingo edo ondorengo fasean, pertsona batzuk  bereziki kalteberak izan daitezke, eta ezin dira etxetik atera, osasun, adin edo bestelako arrazoiengatik. Planaren xede  diren pertsonek laguntza behar izan dezakete eguneroko bizitzako premiei erantzuteko, hala nola premiazko hornigaiak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta  garbiketa- produktuak eta beste batzuk, betiere premiazkoak), zaborra jaisteko, Osasun Txartel Indibidualean agindutako sendagaiak biltzeko, maskotaz arduratzeko (paseatzera ateratzeko edo  larrialdiko albaitaritza-arreta emateko) eta geroratu ezin diren izapideak eta kudeaketak egiteko.

Hau da, ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarearen bidez, pertsona horien eguneroko bizitza kudeatzeko behar-beharrezkoak diren zerbitzuak eman nahi dira. Hortaz,  lantzen ari den planean ez dira kontuan hartuko  bakardadean laguntzeko premiak eta beste zirkunstantzia batzuk. Horretarako, badaude beste laguntza-sare batzuk, hala nola telelaguntza. Boluntarioen kasuan, parte  hartzeko baldintzak honako hauek izango dira: 18- 4 urte izatea, osasun-arazorik ez izatea eta datorren hilabetean, astean bi edo hiru egunetan, gutxienez bi ordutan laguntzeko prest egotea.

Gurutze Gorriak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 945-222.222 telefonoaren bidez, laguntza eskaerak jaso eta boluntario gisa lagundu nahi duten  pertsonen datuak ere jasoko ditu, haien parte-hartzea bideratuz. Caritasekin elkarlanean aritu nahi duenak, zuzenean 688662773 telefonora dei dezake.

Gogoan izan, halaber, Etxean Zurekin programa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen telefonoan (945 151015) eta  ohikotasunez joaten diren laguntza- zentroetako edozeinetan.

BEHAR DUEN PERTSONAREN BAT EZAGUTZEN BADUZU, HELARAZ IEZAIOZU.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31