Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Urriaren 6an Arespalditzako Emakumeen Gelan Beldur Barik Aiaraldea Lehiaketa aurkeztu da, aurten, bertan izango sari-banaketa.

Zazpi urte daramatzate Aiaraldean, Beldur Barik lehiaketa antolatzen, Lehiaketa globalarekin batera. 6 udalerrik eta Kuadrillak antolatzen dute Lehiaketa: Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Kuadrilla, berdintasunerako proiektu bateratuetan denek hartzen dutelako parte.

Helburua gazteen artean indarkeria matxista detektatzea eta aurre egitea da,Beldur barik jarrerarekin, berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko eta indarkeriaren aurkako jarrera aktiboa.

Denon ardura da indarkeria matxistari aurre egitea, gazteena ere bai, eta garrantzitsua da hasierako pausua ematea, hau da, egunero bizi dugun matxismoa detektatzea, guztiz normalizatuta dugulako.

Beldur Barik moduko lehiaketekin aipatutako helburua lortu daiteke. Beraz, gazte guztiei lehiaketan parte hartzeko deia egin nahi diete, beraien lanen bitartez, kontzientziazioa eta aurre egiteko estrategiak zabaldu daitezkeelako.

Zazpigarren edizio honetan, hauexek izango dira lehiaketaren oinarriak:

Aurkezten diren lanen euskarria

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta euskarri digitalean aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kamararen aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, argazkiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lipdubak, dantzak, laburmetraiak, animaziozko proiektuak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, hiritar esku-hartzeak, etab. 

Asko jota, hiru minutuko lanak izango dira eta aurten, nobedade moduan, azpitituluak jarri beharko dira, mundu guztiak ulertu ahal izateko.

Kategoriak

Lau kategoria daude: Honakoak dira kategoriak:

  1. kategoria: 12-13
  2. kategoria: 14-18 urte
  3. kategoria; 19-26 urte

Kategoria berezia: 10-12 urte

(DBHrik ez duten herrietan. LHko azken zikloa)

Lanak aurkezteko epea.

Lanak aurkezteko eta jasotzeko epea azaroaren 5ean itxiko da, gaueko 23:59etan. Eta Beldurbarik.eus weborrialdearen bitartez bidali behar dira.

 

Sariak.

1.kategoriako saria: 150€

2.kategoriako saria: 150€

3.kategoriako saria: 150€

Kategoria bereziko saria: 150€

 

Sari-banaketa

Epaimahaiaren ebazpena Aiaraldeko sari-banaketan jakinaraziko da. Sariak banatzeko ekitaldia Arespalditzan izango da eta zehaztuko da eguna

 

Informazioa 

Informazio gehiago Aiaraldeko Berdintasun Zerbitzuetan eta www.beldurbarik.eus

Aiarako Kuadrilla: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. 686587889

Amurrio: raguilar@amurrio.eus. 945891161

Laudio: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. 94 4034855

Orozko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 94 6339633

Lehiaketaren oinarriak:

 https://www.beldurbarik.eus/eu/aiaraldeako-beldur-barik-tokiko-lehiaketa-2021/

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31