Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Zentroetan formakuntza-jarduera eten ondoren eta Covid-19ko epidemia geldiarazteko hartutako segurtasun-neurrien ondorioz mugikortasuna murriztu ondoren, KZgunean beharrezkoa ikusten dugu gure zerbitzuak ematen jarraitzea eten digitalean dauden pertsonei egoera horretan laguntzeko.

Hala, KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatu du, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.

Hainbat bide daude zabalik euskarri honen bidez, eta horietako bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakaskuntza-jarduerarekin %100ean online jarraitzeko hartutako erabakiarekin lotuta dago.

Era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edonork telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta. Zehazki, KZguneak funtsezkoa ikusten du laguntza ematea online erosketetan, banku-izapideetan, Osasun-karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioen maneiluan eta abarretan laguntza behar duten kolektiboei, batez ere adinekoei, eta eragiketa horiek, orain bai ala bai, etxetik egin behar dira eta ez dakite ondo funtzionatzen. Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman genezake senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.

Horregatik, era horretako kontsultetarako, erabiltzaileek gure kanalak -telefonoa eta posta elektronikoa- erabil ditzakete, eta zalantzak argitzen lagunduko diegu. KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua hemen kontsulta daitezke. 

Ezerk ez dezala zure sormena mugatu.

Hontzuria  Argazki  Elkartetik  egoera historiko hau gainditu eta gero Luiaondoko Otueta gizarte zentroan ikusgai jarriko den erakusketa kolektibo batean parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Parte hartzeko, egun hauetan zehar zuen etxeko alderik bitxi eta estetikoena erakusten duten argazki artistikoak egitera animatzen zaituztegu. Besteak beste, bodegoiak, loreak, erreflexuen   argazkiak,   objektuek   sortutako   itzalak,   erretratuak,   autorretratuak   edo bururatzen zaizuna izan daitezke.

Epea Maiatzaren 30ean bukatuko da (egoera lehenago konpontzea espero dugu) eta aste kulturalean zein Madalenako jaietan (ahal bada) erakusketa jarri eta gozatzea ondo legoke.

Nahi bezainbeste argazki bidali ahal izango duzue Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora, zuen izena eta abizena adierazita.

Inspirazio  gisa,  argazki  mota  hau  egin  zuten  argazkilari  handien  lana  ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.

 Aiarako etxeetan HONTZURIA 002Aiarako etxeetan HONTZURIA 003Aiarako etxeetan HONTZURIA 004Aiarako etxeetan HONTZURIA 005

NEURRIAK HONDAKINEN BILKETAN ETA GOMENDIOAK POSITIBOAK EDO BERROGEIALDIAN DAUDEN ETXEETAN COVID-19A DELA ETA.

COVID-19k    eragindako    osasun-krisia    kudeatzeko    alarma-egoera    deklaratzen    duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua betez, honako hau jakinarazten da:

-     Traste  handien  bilketa:  alarma-egoerak  irauten  duen  bitartean  TRASTEAK  EZ UZTEA eskatzen zaie herritarrei.

-     Garbiguneak:   alarma-egoera   indarrean   dagoen   bitartean,   ahal   den   neurrian

Garbigunera ez joatea  eskatzen zaie herritarrei.

-     Hiri-hondakin solidoen bilketa: edukiontziak biltzeko zerbitzua aldi horretan ohiko moduan  ematen  jarraitzen  da,  betiere     SND/271/2020  martxoaren  19ko  Aginduan azaltzen diren neurriak hartuta. Agindu horren bidez, COVID-19k eragindako osasun- krisian  hondakinak  kudeatzeko  jarraibideak  ezartzen  dira  Gainera,  honako  hau eskatzen zaie herritarrei:

  •  Ez utzi poltsarik edukiontzietatik kanpo, garbiketako langileak kutsatu ez daitezen.
  •  POSITIBOAK DIREN edo berrogeialdian dauden etxeak: birziklatzeko bereizketarik   ez   egitea   eta   errefuxa   frakzioan   uztea,   Ministerioaren webgunean   adierazitako neurriak jarraituz:  COVID-19 jarraibideak. Bateria batzuk edukiontzi gehigarriekin indartuko dira.
  •   POSITIBORIK GABEKO etxeak: zatiki guztiak (papera/kartoia, beira, ontziak eta organikoa) ahalik eta gehien bereiztea, gainerakoen frakzioa murrizteko. Erosketa egiteko edo beste erabilera batzuetarako erabiltzen diren eskularruak errefuxa frakzioan utzi behar dira (ez ontzi arinenean, horia dena).
  • Zaborra jaitsi aurretik eta ondoren eskuak garbitu.

Herritarrei jakinarazten zaie, COVID-19 dela eta, zerbitzuaren enpresa esleipendunak barne- protokoloak ezarri dituela zerbitzuak behar bezala ematen direla bermatzeko eta langileen artean koronabirusa ugaritzea prebenitzeko.

Garbiketak eta desinfekzioak egingo dira.

Herritarrei eskatzen diegu, mesedez, osasun-jarraibideak eta gomendioak bete ditzatela, arrisku-faktoreak minimizatzeko, osasun-sistema ez gainditzeko eta kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko.

Denon esku dago birusaren eragina eta hedapena geldiarazi ahal izatea.

Eusko Jaurlaritzak plan bat  amaitu du etxetik atera ezin  diren pertsona asintomatikoei oinarrizko zereginak, behar-beharrezkoak direnak, egiteko antolatutako elkartasun-ekimenak sustatzeko eta  babesteko. Zehazki, 70 urtetik gorako  pertsonei eta/edo mendekoei, edo ahultasuneko beste egoera batzuetan daudenei (azken horiek administrazioak eratorritakoak), baldin eta beren etxeetan bizi badira, bakarrik edo bikotekidearekin bizi badira eta familiaren laguntzarik ez badute.

ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarearen helburua da premiarik handienak dituzten euskal herritarren premiak bideratuko dituen tresna bakar  bat bultzatzea eta,  aldi berean, osasun-kalteak saihestea, haientzat zein laguntzen dieten boluntarioentzat.

Guztion osasuna zaintzeko, mugimenduak mugatu behar dira, eta, horretatik, behar-beharrezkoak diren zerbitzuak baino ez egitea izango da planaren helburua. Ildo horretan, lagundutako pertsonen osasuna zaintzeko, beharrezkoa izango da,  halaber, bizileku bakoitzean laguntzen duten boluntarioen kopurua mugatzea.

Pandemiaren aurkako borrokaren oraingo edo ondorengo fasean, pertsona batzuk  bereziki kalteberak izan daitezke, eta ezin dira etxetik atera, osasun, adin edo bestelako arrazoiengatik. Planaren xede  diren pertsonek laguntza behar izan dezakete eguneroko bizitzako premiei erantzuteko, hala nola premiazko hornigaiak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta  garbiketa- produktuak eta beste batzuk, betiere premiazkoak), zaborra jaisteko, Osasun Txartel Indibidualean agindutako sendagaiak biltzeko, maskotaz arduratzeko (paseatzera ateratzeko edo  larrialdiko albaitaritza-arreta emateko) eta geroratu ezin diren izapideak eta kudeaketak egiteko.

Hau da, ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarearen bidez, pertsona horien eguneroko bizitza kudeatzeko behar-beharrezkoak diren zerbitzuak eman nahi dira. Hortaz,  lantzen ari den planean ez dira kontuan hartuko  bakardadean laguntzeko premiak eta beste zirkunstantzia batzuk. Horretarako, badaude beste laguntza-sare batzuk, hala nola telelaguntza. Boluntarioen kasuan, parte  hartzeko baldintzak honako hauek izango dira: 18- 4 urte izatea, osasun-arazorik ez izatea eta datorren hilabetean, astean bi edo hiru egunetan, gutxienez bi ordutan laguntzeko prest egotea.

Gurutze Gorriak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 945-222.222 telefonoaren bidez, laguntza eskaerak jaso eta boluntario gisa lagundu nahi duten  pertsonen datuak ere jasoko ditu, haien parte-hartzea bideratuz. Caritasekin elkarlanean aritu nahi duenak, zuzenean 688662773 telefonora dei dezake.

Gogoan izan, halaber, Etxean Zurekin programa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen telefonoan (945 151015) eta  ohikotasunez joaten diren laguntza- zentroetako edozeinetan.

BEHAR DUEN PERTSONAREN BAT EZAGUTZEN BADUZU, HELARAZ IEZAIOZU.

BANDOA

2020ko martxoaren 13ko Alkatetzaren Ebazpen bidez, honako hau onetsi da:

ALKATETZA-DEKRETUA

 IKUSI DA COVID 19ak sortutako alerta mediatikoaren egungo egoera. Hori dela eta, birusaren hedapena murrizten saiatzeko premiazko neurriak hartzen jarraitu behar dugu, udalerriko herritarren osasuna babesteari begira.

IKUSI DA atzoko egunean aldi baterako eten zela udalerriko hezkuntza-jarduera, kirol-jarduera, udal-ikastaro eta aisialdiko jarduera oro.

IKUSI DIRA Osasun Sailak eta Osakidetzak udalerri-mailarako emandako gomendioak, COVID 19a dela-eta.

IKUSI DA apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretua, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

Adierazitako guztiagatik, eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. m) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabilita, HAU EBAZTEN DUT:

LEHENENGOA.- Jarraian adierazten diren prebentzio- eta euste-neurriak hartzea. Neurri horiek indarrean jarraituko dute, egoeraren bilakaeraren arabera, kontrakorik adierazi arte.

  1. Eguneko Arretarako Landa Zentroa itxi egingo da 2020ko martxoaren 16tik (astelehena) aurrera, osasun-egoerak berriro irekitzea ahalbidetzen duen arte. Hori gertatzen denean, behar bezala jakinaraziko zaie erabiltzaileari eta zerbitzua ematen duen erakundeari.
  1. Eten egingo dira udal-instalazioetan egiten diren aisialdi, kultura eta bizikidetzako jarduera guztiak; eta, ondorioz, elkarteei xede horietarako lagatako espazio publiko guztiak itxi egingo dira.

BIGARRENA.- Herritarrei eskatzen diegu, behar-beharrezkoa denean izan ezik, udal-bulegoetara etortzea ekidin dezatela, eta administrazio-izapideak gauzatzeko bestelako harremanetarako tresnak balia ditzatela:

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

HIRUGARRENA.- Udal-langileei dagokienez, lan-baldintzen araudia ahalik eta modu zabal eta malguenean aplikatuko da, osasun-larrialdiko egoera honen ondorioz sor litezkeen zailtasun koiunturalak ebazteko orduan, betiere, bizitza pertsonala eta familiarrarekin bateragarritasuna bilatze aldera.

LAUGARRENA.- Udalbatzaren hurrengo ohiko osoko bilkura, 2020ko martxoaren 18rako aurreikusitakoa, ateak itxita egingo da.

 BOSGARRENA.- Udalerriko Administrazio Batzarrei eskatzea aurreikusita zituzten jarduera guztiak bertan behera uzteko, beren eskumenen esparruan eta beren jabetzako lokaletan, eta, era berean, lokal horiek ixteko.

 SEIGARRENA.- Aiarako Udaleko herritarrei solidaritatea eskatu nahi diegu, salbuespenezko egoera honi aurre egiteko mesedetan. Halaber, ahal den neurrian, etxean gelditzeko gomendatzen diegu, baita leku ireki nahiz itxietan pertsona askorekin elkartzea ekidin dezatela ere.

ZAZPIGARRENA.- Dekretu honi ahalik eta hedapen handiena ematea udal-bando baten bidez.

ZORTZIGARRENA.- Udalbatzari Dekretu honen berri ematea egingo den hurrengo osoko bilkuran.

Aiarako Udalak honako hau jakinarazi du:

Gaurtik aurrera, martxoaren 12 (barne), jarduera hezitzaile eta kirol jarduera guztiak bertan behera geratuko dira, baita udalerriko eta aisialdiko ikastaroak ere.

Bestalde, herritarrei gogorarazten zaie administrazio-izapideak egiteko informazioa eska dezaketela 945399013 telefonora deituz edo www.airakoudala.eus udal webgunearen bitartez, ahal den neurrian, udal-bulegoetara gerturatzea saihestuz.

Herritarrei eskatzen zaie Udaleko kanal ofizialen bidez informazioa jasotzea, hala nola, sare sozialak eta web-orrian.

Neurri horiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideak betez hartzen dira, eta horrela, populazioaren arriskua txikiagotu egiten da.

Eskerrik asko.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31