Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILAK ESKUALDEKO INGURUMEN HEZKUNTZA ETA EDUKIONTZIAK ELEKTRONIKOKI IXTEKO SISTEMAREN EZARPENA FINANTZATUKO DITU.

Eusko JAURLARITZAREN GARAPEN EKONOMIKO, IRAUNKORTASUN ETA INGURUMEN SAILAREN diru-laguntza lortu du Aiarako Udalak, 1.185 euroko laguntzarekin, 2030erako Eskola Agenda proiektuaren garapenari jarraipena emateko eta Garapen Iraunkorreko Helburuak eskola-curriculumean txertatzeko.


Diru-laguntza horri esker, ingurumen-sentsibilizazioan eta -hezkuntzan aurrera egiten jarraituko da, Etxaurren Ikastolaren eta ikastetxeko kide guztien eskutik.

Jendaurrean jartzen da 2021eko uztailaren 15etik abuztuaren 31ra arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:

- HIRI OHZ (Lehenengo ordinketa:Ordainagiriaren  %50).

       ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:

        1. Banku erakundeetan helbideratutako ordainketak: Aurreko urteetakik ordainketa helbideratuta daukatenek ez dute inolako izapiderik egin beharko; udala arduratuko da izapidetzeaz eta 2021ko uztailaren 30ean egingo da ordainketa.

        2. Helbideratu gabeko ordainketak:

              Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

              Nire ordainketa online: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea, txartelarekin.

              Udaletxeko Bulegoetan.

Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.

Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.

Jakinarazten da Uztailean Aiarako Udal Igerilekuetan igeriketa ikastaroak eskainiko direla.

IKASTAROEN ORDUTEGIA IZANGO DA:

Umeen iniziazioa          13`45 – 14`30

IKASTAROEN PREZIOAK:

Bazkideak eta Aiaran erroldatuak    DOHAINIK   *(20 € )

Bazkideak eta ez erroldatuak Aiaran  60€

Izena emateko epea Uztailaren 6tik Uztailaren 10ra arte izango da. Ikastaroak Uztailaren 12an hasiko dira.

Izena emateko lekua: Aiarako Udal Igerilekuan. Plazak murriztuak izango dira eta inskripzio ordenaren araberakoa izango da ( 10 plaza gehienez)

Ekainean, indarkeria matxistaren aurkako protokoloen jarraipen mahai teknikoa eta politikoa gauzatu dira. Bertan, 2020an artatutako kasuak aurkeztu dira.

Esan behar dugu, Gizarte Zerbitzuetan eta Berdintasun Zerbitzuetan 58 emakume atenditu direla, hortik, 12 Okondo, Aiara eta Artziniegako emakumeak dira. Erabilitako indarkeria era nagusia psikologikoa izan da, eta ondoren, fisikoa, ekonomikoa eta sexuala.

Emakumeen profilari dagokienez, gehienak 30 eta 44 urte tartean daude, ezkonduak eta adingabeekin, eta gehienak, jatorriz, EAEkoak dira.

Bideratzeko orduan, gehien erabili den baliabidea laguntza psikologokoa da, eta jarraian, juridikoa. Hala, 2020an 86 emakumek erabili dute laguntza psikologikoa eta 43k juridikoa, Kuadrillan dauden arretarako foru zerbitzuetan. Era berean, Kuadrillako 8 emakume abegirako foru baliabideetan egon dira 2020an.

Ertzaintzari dagokionez, 2020an 41 emakume atenditu zituzten Aiarako Kuadrillan.

Aiarako Kuadrillan artatutako 58 emakumeetatik, %41k salaketa jarri zuten. Argi utzi nahi dugu salaketa ez dela derrigorra arreta jaso ahal izateko; baliabideak emakumeen eskura daude, salaketa izan ala ez. Izan ere, emakumeei aholkatzen zaie salaketa jarri aurretik, informatzeko, eta, ondoren, hala nahi izanez gero, salaketa jartzeko. Arretaren helburua biktimak erreparatzea da, ahalduntzean laguntzea, giza baliabideak eta bestelakoak eskaintzea, emakumeen denborak eta erabakiak errespetatuz.

Era berean, esan behar dugu 2020an, pandemia dela eta, atenditzeko urte zaila izan dela, batez ere Osakidetzan. Aurrez aurreko aukerarik ez denez egon, ezin izan dira kasuak detektatu eta bideratu. Bestalde, baliabide telefonikoak asko erabili dira, konfimamenduak indarkeria matxista bizi dutenen egoera zaildu duelako, eta baliabide telefonikoak zuzenean eskura izan dituzten bakarrak izan dira.

2021era begira, eta kasuen arreta hobetzeko asmoarekin, Aiara, Artziniega eta Okondoko Udalek Kuadrillako gizarte langilearen lan jarduna gehituko du, arreta indartzeko. Hala, indarkeria matxista bizi duten emakumeek zuzeneko telefonoa izango dute, whatsapparekin, zuzenean, deitzeko edo mezua bidaltzeko. Zerbitzu berria uztailaren 1etik aurrera jarriko da martxan, 8:00etatik 15:00etara, eta telefono horrekin batera, berdintasun teknikariaren telefonoa ere egongo da, ordutegi berdinarekin. Gainera, 24 orduko zerbitzuak ere badaude, batetik, urgentziazko gizarte zerbitzuen telefonoa eta bestetik, arreta telefoniko espezializatua.

Gizarte langilearen lan jarduna gehitzea Genero Indarkeriaren Aurkako Estatu Itunarekin finantzatuko da.

Erreparazio printzipioa txertatzen

Jarraipen Mahaietan, bai teknikoan, bai politikoan, erreparazio printzipioa landu zen, zelan txertatu eta zehaztu emakumeek artatzeko orduan.

Aipatutako lanak jarraipena izango du irailean, orduan emakume elkarteen eta talde feministen mahaiak gauzatuko direlako. Horrekin batera, hezkuntza zentroekin, Laudioko Berritzegunean, koordinazio lanarekin jarraituko dugu. Helburua 2020ko datuak komentatu eta erreparazio ekimenak antolatzea izango da, betiere Aiaraldeko Berdintasun Topaketari begira, azaroan egingo dena. Izan ere, indarkeria matxistaren emakume biktimen erreparazioa izango da aurtengo gaia. Bertan, lan prozesuaren datuak aurkeztuko dira, indarkeria matxista emakumeen giza eskubideen ikuspegitik landuko dugulako, erreparazioaren ikuspegitik.

Arreta baliabideak Aiara, Artziniega eta Okondon.

Arreta. Gizarte langilea. 8:00-15:00, astelehenetik ostiralera 681 08 41 18

Informazioa. Berdintasun teknikaria. 8:00-15:00, astelehenetik ostiralera. 686 587 889

Urgentziazko Gizarte Zerbitzuak. 24 ordu. 945 13 44 44

Arreta Telefoniko espezializatua. 24 ordu. 900 840 111

Larrialdiak. 112

 

RECURSOS DE ATENCIÓN E INFORMACIÓN EN AYALA ARTZINIEGA Y OKONDO 1 002

Aiarako Emakumeak liburua Udaletxean jaso daiteke.

Aiarako Udaletxean daude Aiarako emakumeei buruzko liburuak, nahi duenak jasotzeko.

Liburua dohainik da eta aiarrarentzat da, bat etxebizitza bakoitzeko.

Arespalditzan, Udaletxean jaso daiteke, 9:00etatik 15:00etara, eta Luaiondon Udal bulegoan, astelehenetan, 9:00etatik 12:00etara eta asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

Informazio gehiago. 686587889 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Berdintasun Teknikaria.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31