Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Interesdun guztiei jakinarazten zaie Udal honek onartu egin duela zerbitzuetako behargin plazako aldi baterako ordezkapenak egiteko eta peoi lanpostuarekin lotutako lanetako beharrizan puntualak betetzeko lan poltsaren hautaketa-prozesuaren deialdia.

Interesdunek hautaketa‑prozesuan parte hartzeko eskaera udal‑bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez (ziurtagiri digitala behar da) edo oinarrietan ezarritako bitartekoen bidez aurkez dezakete. Horretarako, dagokion eskaera‑inprimakia bete eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute.

 Hautaketa‑prozesuaren deialdia arautu behar duten oinarriak eta eskera‑eredua Aiarako Udalaren bulegoetan eta Aiarako Udalaren webgunean (www.aiarakoudala.eus.) daude eskuragarri.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiarako Udalaren lan poltsa bat sortzeko deialdia arautu behar duten oinarrietan akatsak aurkitu dira, zerbitzuetako langile plaza aldi baterako ordezkatzeko eta peoi lanpostuarekin zerikusia duten lan behar puntualak betetzeko. Horiek horrela, zuzenketa hauek argitaratu dira ALHAOn, 2023ko otsailaren 17an (ostirala):

- Hirugarren oinarrian. Izangaiek bete beharreko baldintzak:

8. B motako gidabaimena edukitzea.

- Laugarren oinarrian. Eskaerak.

“Nolanahi ere, eskatzaile guztiek honako hauek aurkeztu beharko dituzte eskabide-orria aurkezteko unean:

  • Eskabidean alegatutako merezimenduen egiaztagirien fotokopia, baloratzeko.
  • B motako gidabaimenaren fotokopia.”

Beste epe bat ematen da, martxoaren 17ra arte, egun hori barne, interesdunek eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten. Hala ere, kontuan hartuko dira iragarki hau argitaratzen den egunera arte aurkeztutako eskabideak, eta eskabidea aurkeztu duten izangaiek, epe berri horretan, eskatutako gidabaimenaren fotokopia aurkeztu beharko dute, dagoeneko aurkeztu ez badute.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Interesdunei jakinarazten zaie ekainaren 19ko ALHAOn argitaratu dela iragarki bat, Aiarako Udaleko zerbitzuetako behargin plazako aldi baterako ordezkapenak egiteko eta peoi lanpostuarekin lotutako lanetako beharrizan puntualak betetzeko lan poltsa sortzeko deialdiaren oinarrien zuzenketa.

Orain arte aurkeztutako eskabideak aurkeztutzat joko dira.
Hala ere, beste epe bat ematen da, uztailaren 17ra arte, egun hori barne, interesdunek eskabideak aurkeztu /eguneratu ahal izan ditzaten.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Interesdunei jakinarazten zaie irailaren 11ko ALHAOn argitaratu dela onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendaren iragarkia, zerbitzu-langile lanpostuan aldi baterako ordezkapenak egiteko eta Aiarako Udaleko peoi lanpostuarekin lotutako lanen unean uneko beharrak betetzeko lan-poltsa sortzeko.

Iragarki hori eskuragarri dago ALHAOn, ediktu-oholean eta Aiarako Udalaren web orrian (www.aiarakoudala.eus).

Hautagaiei 5 egun balioduneko epea ematen zaie, irailaren 18ra arte (18a barne), egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Interesdunei jakinarazten zaie irailaren 27ko ALHAOn argitaratu dela onartutako eta baztertutako izangaien behin-betiko zerrendaren iragarkia, zerbitzu-langile lanpostuan aldi baterako ordezkapenak egiteko eta Aiarako Udaleko peoi lanpostuarekin lotutako lanen unean uneko beharrak betetzeko lan-poltsa sortzeko.

Iragarki hori eskuragarri dago ALHAOn, ediktu-oholean eta Aiarako Udalaren web orrian (www.aiarakoudala.eus).

Hautagaiei hilabeteko epea ematen zaie aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko edo zuzenean administrazioarekiko auzien jurisdikzioan inpugnatzeko bi hilabeteko epean.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Interesdunei jakinarazten zaie urriaren 27ko ALHAOn iragarki bat argitaratu dela, Aiarako Udaleko peoi lanpostuarekin zerikusia duten aldi baterako ordezkapenetarako eta lan premia puntualak betetzeko lan-poltsa bat sortzeko onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda zuzentzeko.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Interesdunei jakinarazten zaie urtarrilaren 5ko ALHAOn iragarki bat argitaratu dela, lan poltsak eratzea zerbitzuetako behargin lanpostuko aldi baterako ordezkapenak egiteko eta Aiarako Udaleko peoi lanpostuarekin lotutako aldizkako lan beharrak betetzeko

Martxoaren 10ean herritarrekin saio parte-hartzailea eraman zen aurrera eta bertan

Aiarako erronkak eta beharrak identifikatu ziren, gero Planean txertatuko direnak.

Martxoaren 10eko saio parte-hartzaileaz gain, azken aste hauetan, Udaleko ordezkari politikoekin eta Administrazio Batzarretako ordezkariekin ere egin dira lan-saioak, datozen urteetan udalerriarentzat atzematen diren lan-ildo eta asmo nagusiak, erronkak eta lehentasunak biltzeko.

Oraindik zure ekarpena egin dezakezu!

Martxotik darama inkestak zabalik eta Apirilaren 11-rarte zuk ere parte hartu dezakezu! Martxoko Saraube aldizkarian atera zen paperean eta bertako orrialdea moztu eta betez

parte hartu dezakezu. Gainera badago aukera digitalki ere egiteko, ondorengo esteka sakatuta: https://forms.gle/REtxhymrBwrg3RncA

Inkestan parte hartzen duzuenon artean eskualdeko produktuez osaturiko saski bat zozketatuko du Udalak.

Zure ekarpenak beharrezkoak dira etorkizuneko Aiara nolakoa izango den definitzen laguntzeko!

Animatu parte-hartzera!

11.495 euroko inbertsioa duen proiektu garrantzitsu horri esker, 2007ko azken irisgarritasun-plana berritu ahal izango da, eraikin eta/edo zentro publikoek dituzten behar guztiekin.

Aiarako Udalak udalerriko Irisgarritasun Plana, 23 Administrazio Batzarrak barne, eguneratu du, 11.495 euroko idazketa-proiektuaren esleipenari esker. Irisgarritasunaren arloko aurrerapenak eta beharrak jasotzen zituen azken dokumentua 2007koa da, eta ordutik ez da Plan honen antzeko inbentario edo erregistro berririk egin, arlo horretako beharrak jasotzen dituena. Tresna honi esker, oztopo arkitektonikoak kentzeko jarduera-ildo nagusiak eman ahal izango zaizkio udalerriari, bai eta jarduketa berriak guztiontzako diseinuaren irizpidearen arabera egiteko jarraibideak ere.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du.

MARTXOAREN 10EAN  HERRITARREKIN SAIO PARTE-HARTZAILEA EGINGO DA AIARA 2030 PROIEKTUAREN BAITAN.

Zeintzuk dira  etorkizuneko Aiara  imajinatzen duzunean zure lehentasunak, kezkak eta interesak? Etorri  eta jarri zure aletxoa,  Martxoaren 10ean, 18:30etan, Luiaondoko ludotekan.

Joan den azaroan, Aiarako Udalak «Aiara 2030. Etorkizuna eraiki dezagun» proiektua jarri  zuen abian, 2030 Agendarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometituz. Prozesu honen helburua datozen urteetako udal-politika gidatuko duen Tokiko 2030 Agendaren Ekintza Plana zehaztea da.

Horretarako, bilerak antolatu dira udalerriko funtsezko eragileekin, eta horien artean zu zeu, Aiarako herritarra. Datorren martxoaren 10ean, 18:30etan, Luiaondoko ludotekan egingo den herritarren parte-hartze saiora gonbidatzen zaitugu, etorkizuneko Aiarako zure lehentasunak, kezkak eta interesak zeintzuk diren konta diezaguzun.

Animatu parte-hartzera!

AIARA 2030. ETORKIZUNA ERAIKI DEZAGUN

Aiarako Udaletik, Nazio Batuen Erakundeak bultzatzen duen 2030 Agendarekin bat eta garapen jasangarriarekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu «Aiara 2030. Etorkizuna eraiki dezagun” proiektua martxan jarriz.

2015eko irailean, Nazio Batuen Erakundeak 2030 Agenda abiarazi zuen, herrialde, eskualde eta udalerri guztietan Garapen Jasangarriko 17 Helburu lortzeko ibilbide-orri gisa.

Agenda hau, lehen aldiz, administrazioko maila guztiei eta era guztietako erakundeei zuzenduta dago. Enpresak, unibertsitateak, GKEak  eta hainbat sektoretako elkarteak

2030 Agenda bere egiten ari dira.

Aiarako Udala Udalsarea 2030eko (udalerri jasangarrien euskal sarea) kidea da,  eta dagoeneko ibilbide luzea du tokiko iraunkortasunaren arloan. Beste urrats bat eman eta garapen iraunkorrarekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu, Aiara 2030 proiektua martxan jarriz.

Aiarak mugimendu global honen parte izan nahi du,  planetaren oparotasunean eta babesean aurrera egin nahi duten helburu komun batzuen alde, pertsonak erdigunean jarriz eta inor atzean utzi gabe.

PROZESUA

Aiaran proiektu hau aurrera eramateko fase desberdinetako proiektua prestatu dugu, era parte-hartzailean eta transbertsalki (udal teknikari eta politikari, administrazio batzar eta herritarrekin) landuko dena.

Hasierako fasean, Agenda 2030-aren aurkezpena egingo da.  Ondoren, gaur egungo egoeraren analisiari ekingo zaio, horretarako gaur egungo plan, ekintza, etab.-ak identifikatuko ditugu baita udalerriaren erronka nagusiak batu ere.

Horren ondoren, Aiara 2030 proiektuaren adierazpen estrategikoari ekingo zaio, identifikatutako erronkei erantzuna emango dieten ekintzak marraztu eta udalerriak eramango duen bidea eta helburuak definituko dira.

Amaitzeko, ekintzen diseinu zehatzari ekingo zaio eta hauek Aiara 2030 Ekintza

Planean jasoko dira.

DOKUMENTUAK ETA INTERESEKO INFORMAZIOA

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31