Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

PRAKTIKATU ETA BIZI kanpaina 2017-18 martxan dago. Animatu eta parte hartu zure herriko mintzapraktika programan. Aurten talde berriak sortu nahi ditugu, bai tabernetan mintzapraktikan aritzekoak, ekintzak egitekoak (dantza, yoga, sukaldaritza, mendi txangoak....) eta bai gurasolagunak.


Izena emateko bete formularioa >>> https://goo.gl/UTcbyM Aurretik izena emanda baduzue, komentatu dinamizatzaileari jarraitu egin nahi duzuela


+ INFO: - Dinamizatzailea (607673744 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)

Datorren irailaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Aiarako Emaumeen Gelak ateak irekiko ditu ofizialki. Hitzordua Elexalde 2 helbidean izango da, Arespalditzan eta hauxe bukatu eta berehala, Virginia Imazek zuzendutako eta umorea eta emakumeak uztartzen dituen ikastaroa eskainiko du. Emozio biologikoei eta kulturalei buruz hausnartuko dute bertan bildutakoek. Horretarako, ariketak egingo dituzte, barruko tentsioa bota eta pozak eta barrea aterateko.

Informazio gehiagorako: 

Programa osoa

Arabako Foru Aldundiak kanpaina bat egin du txikizkako merkataritza sustatzeko, haren balioak bultzatu eta nabarmentze aldera.

"Bikain pentsa, bakan-bikain erosi" esloganarekin, ekimen honek nahi du, batetik arabar txikizkako merkataritzaren irudiari prestigioa eman eta bere agerikotasuna handitu; eta bestetik, kontsumitzaile arabarraren arreta erakarri eta haren erosteko ohituretan eragin.

Hori dela eta, zurea bezalako dendak bilatzen ditu aldundiak, balio profesional eta sozialagatik nabarmentzen direnak. Hau da, bai zure "expertise" edo negozioaren ezagupenagatik, bai tokiko ekonomian egiten duzun trakzio lanagatik eta arabar auzo eta herriak humanizatzeko egiten duzunagatik.

Ekimen honetan parte hartuko duzulakoan, atxikitzeko inprimakia beteta bidali helbide honetara:

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

 

Atxikitzeko inprimakia

 

Laudioko Kultura Etxeko Etxe Nagusiak datorren urriaren 5ean, 16:45etatik 19:45tara, justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den elikadura baterako kaleko esperientziekin jardunaldia hartuko du "Zein ondorio ditu jaten dudana?" lemapean.

Helburuak:
» Martxan dauden esperientzien bidez, gure ahalbideen baitan dagoenaren inguruan hausnartu, justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den bestelako elikadura eredu bat eraiki ahal izateko.

» Elikadura subiranotasun kontzeptura hurbildu, herriek euren elikadura eta ekoizpen sistemaren inguruan erabakitzeko duten eskubide bezala ulertuz. Baita elikagai nutritiboetara sarbidea izateko eskubidea ere, kulturalki egokiak, eta eskuragarriak eta era iraunkorrean ekoiztutakoak.

» Gure elikadura ereduan aldaketek txirotutako herrialdeetako ekoizleetan izan dezketen eragina aztertzea.

» Talde, erakunde eta interesa duten pertsonen arteko aliantzak sortu.

Norentzat:


» Ekoizleak, nekazariak, abeltzainak, etab.

» Sektoreko elkarteak, kontsumo taldeak nahiz enpresak.

» Sektorearekin lotura duten instituzio nahiz erakunde publikoak.

» Gaian interesa duten partikularrak.

Izen emateak:
Irailaren 29 baino lehen www.ongdeuskadi.org (plaza kopuru mugatua)

 

Informazio gehiagorako

* Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Telefonoa: 945 28 07 45

 

Encuentro alimentación

Elikadura topaketa

Aiarako Udalak herritar guztiei jakinarazi gura die, 2017-2018 ikasturte berrira begira ateratako eta martxan jarriko diren ikastaro eta ekintzak honako hauek direla: 

Aurrera atera diren ikastaroak:

LLANTENO:


-Gimnasia mantenimendua

-Pilates 3

-Altzariak zaharberritzeko ikastaroa

 

ARESPALDITZA:


-Zumba 2 (orain ludotekan)

- Yoga (orain gizarte etxean)

-Taekondo

 

LUIAONDO:

- GAP gazteak

-Ingelesa jolasten ikasteko ikastaroa

-Zumba txiki

-Zumba I

-Zumba 3

-Pilates 1

-Pilates 2

-GAP HIT 1 (19:00-19:30)

- GAP HIT 2 (19:30- 20:00)

-Hipopresiboak 1 (17:15-17:45)

- Hipopresiboak 2 (17:45-18:15)

-Joskintza

- Patinaje familian

 

Hurrengo hauek ordea, taldea osatzeko behar den erroldatukoen kopurua lortu ez duten ekintzak liratezke:

-Zumba ertaina

-Areto Dantzak (Bailes de Salón)

-Pilota

Udal ikastaroak 2017-2018

CALENDARIO OFERTA-ESKAINTZA EGUTEGIA

Udalak dei egin nahi die Aiarako elkarteetan parte hartzen dutenei beren premien berri eman diezaguten eta elkarrekin parte har dezagun kirolaren eta gizarte eta kulturaren arloko talde guztien premiak jasoko dituzten oinarriak idaztean.

Elkarteek eurek ezagutzen dituzte inork baino hobeto zein premia dituzten, eta, horregatik, eskertuko genizueke informazio hori bidaltzea posta elektronikoz helbide hauetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Bestalde, bi bilera ere egingo dira Aiarako Udaleko erabilera anitzeko aretoan, ekarpenak guztion artean adosteko.

-Kirol-elkarteekin egingo den bilera: irailaren 25ean, 19:00etan udaletxean.
- Gizarte eta kulturaren arloko elkarteekin egingo den bilera: urriaren 4an, 19:00etan udaletxean.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31