Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Interesatu guztiei jakinarazten zaie 2020 urteko Euskara Ikasteko eta hobetzeko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea  abenduaren 1tik  30ra bitartekoa izango dela (biak barne).

2019ko urritik (hura barne) 2020ko irailera arte (hura barne) egindako ikastaroek jasoko dute dirulaguntza.

Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta hemen.

 

  • Lanbidek kofinantzatutako programa horri esker, arkitekturako tituludun bat, administrari bat eta bi peoi erabiliko dira 
  • Interesdunek lanpostuetarako eskabidea egin beharko dute Euskal Enplegu Zerbitzuaren web orriaren bidez: www.lanbide.euskadi.eus

Aiarako Udalak lau pertsona kontratatuko ditu 2020-2021 urteetarako Eskualdeko Enplegu Planei esker, kasu honetan Aiarako Kuadrillari esker. Horrela, Udalak langabezian dauden eta profil profesional hauek dituzten pertsonak enplegatu ahal izango ditu: arkitekto bat, administrari bat eta bi peoi.

Plan horiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatutako baldintzak betetzen dituzten langabeentzat dira, ekainaren 24ko ebazpenaren arabera. Halaber, lan-eskaintzak Lanbideren webgunean argitaratu dira azaroaren 27tik (ostirala) aurrera.

Administraria

Peoiak

Arkitektua

Jakinarazten da Airako Udalak eskaintzen ez dituen musika eta dantza jardueretara joateagatik, diru-laguntzak eskatzeko epea 2020ko azaroaren 25tik abenduaren 23era bitartekoa izango dela.

2019ko irailetik (hori barne) 2020ko ekainera bitartean (hori barne) eginiko jarduerak diruz lagunduko dira.

Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. 

Jakinarazi da gaur, azaroak 19, 19:00etan izango den Ohiko Osoko Bilkura Aiarako Udalaren youtube kanalak zuzenean emango duela.

https://www.youtube.com/channel/UCIdJgUoisAovpksue8JgOzA

Erakunde horrek, Zabaia Landa Garapenerako Elkartearekin lankidetzan, FEADER funtsek eta Eusko Jaurlaritzak kofinantzatutako LEADER 2019 programako laguntza hauek jaso ditu:

Barrena kaleko  hiri-berroneratzea (Luiaondo) 100.000,00 €


Udal igerilekuetan espazio estalia jartzea 51.924,16 €

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31