Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Erroldatuta agertzen direnek legez ezarritako baldintzak urratzen badituzte, Udalek ofiziozko baja emango diete behar ez bezala inskribatzeagatik, egoera hori egiaztatu ondoren.

Biztanleen Udal Erroldan pertsona baten edo batzuen ofiziozko baja eskatzeko (helbide horretan ez bizitzeagatik edo urteko tarterik handienean bertan ez bizitzeagatik) beharrezkoak diren agiriak:

  • Eskaera orokorra (etxebizitzako jabeak edo alokairu kontratuaren titularrak aurkeztutakoa) erroldan baja eman nahi diren pertsonen izena adierazita.
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia; edo atzerritarren kasuan, bizileku-txartelaren edo pasaportearen fotokopia eta jatorrizkoa, nortasuna ziurtatzen duen agiria eta Atzerritarren Erregistro Nagusian izena emanda dutela egiaztatzen duen agiria. Agiri horiek guztiek indarrean egon behar dute.
  • Etxebizitzaren jabeak eskatzen badu: jabetzako eskrituraren fotokopia.
  • Maizterrak edo errentariak eskatzen badu: errentamenduko kontratuaren fotokopia eta jatorrizkoa (indarrean egon behar du).

Itzuli

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31