Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

IKASTAROAK ETA JARDUERAK

7.02.-"JOLAS TXOKOAK" LUDOTEKA-ZERBITZUAN IZENA EMATEKO ESKAERA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Ludoteka: Udalak oporraldietan eskaintzen duen jolas askeko espazioa, monitore batek zuzentzen duena.

Aiarako Udalak eskola-oporraldietan, hau da, Aste Santuan, Gabonetan eta uztailean, eskaintzen dituen haurrentzako ekintzetan izena emateko eskaera.

Nork eska dezake?

Adin txikikoen gurasoek eta/edo legezko tutoreek, dagokion deialdian ezarritakoaren arabera.

Aurkeztu beharreko agiriak

-            “7.02 Ludoteka – Jolas Txokoak ekintzan izena emateko eskaera” inprimakia. Aiarako Udaleko webgunean dago eskuragarri (www.aiarakoudala.eus).

-          Deialdiaren araberako agiri osagarriak, hala badagokio.

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko identifikazio-agiria eta interesdunaren jatorrizko identifikazio-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.

              Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

- Dagokion zenbatekoa ordainduko da, Zerbitzu publikoen eta administrazio, kultura, kirol, gizarte, gizarte-ongizate eta pertsona eta ondasunen zaintza-zerbitzuak emateagatiko eta kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tasak araupetzen dituen ordenantzan ezarritakoaren arabera.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-        Aurreikusitako epea: hamabost egun.

-        Legezko gehieneko epea: sei hilabete.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta, zuzena bada, erregistratzea.

-        Interesdunari aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bideari jarraikiz.

-        Eskaerak zerrendatzea eta plazen eskuragarritasuna egiaztatzea izen-emate epea bukatu eta gero.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Eskaera Kultura eta Kirol Sailari igortzea, berrikus dezaten.

-        Baldin eta eskaera onartua bada, Kontu-hartzailetzari igorriko zaio, dagokion zenbatekoa kobratu dezan.

-        Eskatzaileari izen-ematea jakinaraztea.

Oharrak

-        Ordaindu beharreko tasak Udalak udalerrian erroldatutako 8 parte-hartzaile baino gehiago daudelako antolatzea erabaki duen programa bakoitza hasi aurretik ordainduko da oso-osorik.

-         Tasagatik ordaindu beharreko zenbakia banku-helbideratze bitartez ordainduko dute erabiltzaileek, eskaeran adierazi duten beren (edo adin txikikoen legezko zaintza duten gurasoen) kontu-korronte zenbakitik.

-        Ordainketa bakarra egingo da, eta zenbateko hori ez da itzuliko ikastaroa hasi eta gero.

-        Tasa-hobaria emango zaie antolatzen den programa bakoitzean adin txikiko haur bat baino gehiago inskribatzen duten guraso edo legezko zaintzaileei (izen-ematea programa berean izan beharko da: “Jolas Txokoak” edo “Talleres Temáticos” programan), baita familia ugariei ere (izena ematerakoan aurkeztu beharko da familia ugariaren txartela).

Agiri osagarriak

-        “7.02 Ludoteka – Jolas Txokoak ekintzan izena emateko eskaera” inprimakia.

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia.

Onespena

-    Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Kultura eta Kirol Saila.

Indarraldia

-        Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

–    Ordenanza Reguladora de Tasa por la prestación de servicios públicos, realización de actividades administrativas , culturales, deportivas, sociales, de bienestar comunitario y protección de personas y bienes y utilización de instalaciones deportivas.Zerbitzu publikoen eta administrazio, kultura, kirol, gizarte, gizarte-ongizate eta pertsona eta ondasunen zaintza-zerbitzuak emateagatiko eta kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tasak araupetzen dituen ordenantza.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31